Iñaki Iturrik entrenatuko ditu Artibaiko nagusiak
Artibai Futbol Taldeko Lurraldeko Lehen mailako taldeak entrenatzaile barria izango du datorren denboraldian. Zuzendaritza batzordeak Iñaki Iturri aukeratu du postu hori betetzeko. Artibai Futbol Taldeko Zuzendaritza Batzordearen helburu nagusia, nagusien taldea lehentasun mailara igotzea da. Horrela, datorren denboraldirako, emaitzak eta giro hobea lortu dezakeen entrenatzailea bilatu dute. «Pertsona diziplinatua, esperientziaduna eta taldea lan dinamika batean sartzeko gai den entrenatzailea nahi genuen eta gure ustez, Iñaki Iturrik bete ahal ditu helburu horiek», esan dute. Bere aldetik, Iñaki Iturrik, ilusioagaz hartu du erronka. Bere asmoa, partiduz partidu, «oinak lurrean edukita» joatea da. Bere ustez, talde polita daukate, gazte eta beteranoekin osotutako bloke sendoa», eta lan egiteko gogoagaz daude. Bueltan Iñaki Iturri ez da barria Artibai Futbol Taldean. Prestatzaile tekniko moduan behar egin zuen Aitor Arrate eta Unai Maiztegigaz Artibaik lehentasun mailara igo zuen urtean. Horretaz gainera, Lekeitio eta Aurrera taldeetan be egon da. Orain, berriz, entrenatzaile kargua hartuko du eta Bernat Orue eta Ibon Oregi izango ditu laguntzen. «Etxekoa naiz, eta hori bilatzen zuen zuzendaritza batzordeak. Jokalariak be ezagutzen ditut», azaldu du. Taldeagaz lehenengo kontaktua be eduki du Iñaki Iturrik, eta taldea aurredenboraldia hasteko ilusioagaz dagoela dio. Abuztuaren 19an hasiko dira entrenatzen eta sei lagunarteko jokatuko dituzte Elorrio, Anaitasuna, Berriz eta Lekeitioko [...]
Artibai Futbol Taldeko Lurraldeko Lehen mailako taldeak entrenatzaile barria izango du datorren denboraldian. Zuzendaritza batzordeak Iñaki Iturri aukeratu du postu hori betetzeko.
Artibai Futbol Taldeko Zuzendaritza Batzordearen helburu nagusia, nagusien taldea lehentasun mailara igotzea da. Horrela, datorren denboraldirako, emaitzak eta giro hobea lortu dezakeen entrenatzailea bilatu dute. «Pertsona diziplinatua, esperientziaduna eta taldea lan dinamika batean sartzeko gai den entrenatzailea nahi genuen eta gure ustez, Iñaki Iturrik bete ahal ditu helburu horiek», esan dute.
Bere aldetik, Iñaki Iturrik, ilusioagaz hartu du erronka. Bere asmoa, partiduz partidu, «oinak lurrean edukita» joatea da. Bere ustez, talde polita daukate, gazte eta beteranoekin osotutako bloke sendoa», eta lan egiteko gogoagaz daude.
Bueltan
Iñaki Iturri ez da barria Artibai Futbol Taldean. Prestatzaile tekniko moduan behar egin zuen Aitor Arrate eta Unai Maiztegigaz Artibaik lehentasun mailara igo zuen urtean. Horretaz gainera, Lekeitio eta Aurrera taldeetan be egon da. Orain, berriz, entrenatzaile kargua hartuko du eta Bernat Orue eta Ibon Oregi izango ditu laguntzen. «Etxekoa naiz, eta hori bilatzen zuen zuzendaritza batzordeak. Jokalariak be ezagutzen ditut», azaldu du.
Taldeagaz lehenengo kontaktua be eduki du Iñaki Iturrik, eta taldea aurredenboraldia hasteko ilusioagaz dagoela dio. Abuztuaren 19an hasiko dira entrenatzen eta sei lagunarteko jokatuko dituzte Elorrio, Anaitasuna, Berriz eta Lekeitioko taldeen kontra besteak beste.
Entrenatzaile barriagaz gainera, arduradun barria be edukiko du nagusien mailak. Iñaki Ibarluzeak hartuko du kargua.