Kantu zaharrek kalea hartuko dute zapatuan
Ordu zehatzetan herriko hiru puntutan batuko dira kanturako; nahi duten guztiek parte har dezakete
Mutrikun kantatzen. Hala adeitu diote kantu zaharren proiektuko antolatzaileek zapatuan egingo den ekimenari. Asmoa bakarra: jendea kalera atera eta kantuan aritzea.
Biharkoa, ordea, aurrez egindako ekimenetatik ezberdina izango da. Oraingoan talde bakar batean bilduko dituzte kantura animatzen diren guztiak, eta ordu zehatzetan herriko hiru puntutan bakarrik ariko dira.
Horrela, 12:30ean Goiko plazan bildu eta Ene Mutriku Maitia eta Goizian sartu tabernan eta kantatuko dituzte. «Hortik aurrera jendearen nahiaren araberakoak izango dira kantak».
Trikitilarien laguntzarekin, Beheko plazara joango dira gero, eta 13:15ean, Xixili eta Bris-Bris kantekin ekingo diote bigarren saioari.
Azken saioa, 14:00etan, Atxukalen izango da. Han Afiladores eta Bi areoplano abestea proposatzen dute. «Kantuen liburuxkarik ez daukanak Atxukale.com-en eskura dezake».