Saturraranek emakumeen kartzela gogora ekartzeko ekimena hartuko du barikuan
Mutrikuko Zine Forum Taldeak, Mutrikuko Rock Taldeen Kolektiboak eta Mutrikuko Bertso Eskolak Saturraran Oroitzen ekitaldia antolatu dute, elkarlanean, barikurako. Ekimena ezin zen beste inon izan: Saturraranen egin dute hitzordua, 19:30ean. Mutrikuko Udalaren eta Ondarroako Historia Zaleen eta zenbait herritarren laguntza ere izan dute antolatzaileek. Ekitaldiaren garrantzia azpimarratu nahian, musika, bertso, hitzaldi, erakusketa eta zinemak bat egingo dute. Saturraran Oroitzen ekitaldiaren helburua bikoitza da: alde batetik, Saturraranek azken mende eta erdian izan duen bilakaera ezagutzera ematea, eta bestetik, bilakera horretan zerikusia izan dutenak gogora ekartzea, batez ere, kartzelan egon ziren emakumeak eta haien senideak. 177 heriotzaren ziega 1938tik 1944ra bitartean, 177 haur eta emakumeren heriotza gertatu zen Saturrarango kartzelan. Horixe irakur daiteke hildakoen omenez kartzela egon zen tokian ipinitako oroigarrian. Xabier Basterretxea eta Arantza Ugarte historia zaleen arabera, 1869an Grand Hotel ostatu handia eraiki zuten Saturraranen. Gerora, 1920ko hamarkadan, Gasteizko seminarioa jabetu zen hotelaz. 1937an, emakumeen kartzela bihurtu zuten eraikina, ezelan prestatu gabe. Ez zegoen ezer, gela huts handiak bakarrik. 1939an, Saturrarango kartzelan zeudenak emakume euskaldun eta asturiarrak ziren batez ere, baina haiek Mallorka aldera eraman zituzten: Gaztela Mantxatik, Levantetik eta Andaluziatik ekarritako emakumeei egin zieten lekua. Egitaraua 19:30. Erakusketa Ondarroako Historia Zaleen eskutik. 22:15. Ekitaldiaren hasiera. 22:30. Bertso musikatuak. Mutrikuko [...]
Mutrikuko Zine Forum Taldeak, Mutrikuko Rock Taldeen Kolektiboak eta Mutrikuko Bertso Eskolak Saturraran Oroitzen ekitaldia antolatu dute, elkarlanean, barikurako. Ekimena ezin zen beste inon izan: Saturraranen egin dute hitzordua, 19:30ean.
Mutrikuko Udalaren eta Ondarroako Historia Zaleen eta zenbait herritarren laguntza ere izan dute antolatzaileek.
Ekitaldiaren garrantzia azpimarratu nahian, musika, bertso, hitzaldi, erakusketa eta zinemak bat egingo dute.
Saturraran Oroitzen ekitaldiaren helburua bikoitza da: alde batetik, Saturraranek azken mende eta erdian izan duen bilakaera ezagutzera ematea, eta bestetik, bilakera horretan zerikusia izan dutenak gogora ekartzea, batez ere, kartzelan egon ziren emakumeak eta haien senideak.
177 heriotzaren ziega
1938tik 1944ra bitartean, 177 haur eta emakumeren heriotza gertatu zen Saturrarango kartzelan. Horixe irakur daiteke hildakoen omenez kartzela egon zen tokian ipinitako oroigarrian.
Xabier Basterretxea eta Arantza Ugarte historia zaleen arabera, 1869an Grand Hotel ostatu handia eraiki zuten Saturraranen. Gerora, 1920ko hamarkadan, Gasteizko seminarioa jabetu zen hotelaz. 1937an, emakumeen kartzela bihurtu zuten eraikina, ezelan prestatu gabe. Ez zegoen ezer, gela huts handiak bakarrik.
1939an, Saturrarango kartzelan zeudenak emakume euskaldun eta asturiarrak ziren batez ere, baina haiek Mallorka aldera eraman zituzten: Gaztela Mantxatik, Levantetik eta Andaluziatik ekarritako emakumeei egin zieten lekua.
Egitaraua
19:30. Erakusketa Ondarroako Historia Zaleen eskutik.
22:15. Ekitaldiaren hasiera.
22:30. Bertso musikatuak. Mutrikuko Bertso Eskola.
23:00. Debekatuta dago oroitzea dokumentalaren proiekzioa. Josu Martinez eta Txaber Larreategi zuzendariek azalpenak emango dituzte, Zine Forum Taldekoekin batera.
24:00. Kontzertua: Mutrikuko Rock Taldeen Kolektiboa eta Keu Agirretxea.