Txupinazoa barikuan bada be, Txosnen Egunagaz hasiko dira jaiak aurten. Jai alternatiboa izango da, txosnak kudeatua eta euren airera antolatua. Arratsaldean hasiko da jaia, koadrilen arteko II. Dekatloiagaz. Hainbat joko batzen dituen ekimena, lehenengoz egiten da Karmen Jaien barruan. Lehenengoa Gazte Egunean egin zuten, eta izandako harrera ona ikusita, herriko jaietan bigarrena antolatzea erabaki dute. Galderen jolasa, bizikleta eta patin lasterketak, Urbitarte aurreko erreka zatian egingo dituzten piragua lasterketak, kaxen jokoa eta tortila txapelketa ondo pasatzeko aukera paregabea izango dira. Jokoen ostean, mahaiak ipini eta txosnetan prestatutako afaria egongo da, eta urtero legez, txosna gunean bertan afalduko dute. Afalostean, be, azken urteetan egin izan duten moduan, jokoak edukiko dituzte. Saku lasterketan eta sokatiran zeinek irabazi gogor lehiatuko dute koadrilek. Musikari tartea eginez, eta Txosnen Eguneko egitaraugaz amaitzeko, Sarekada taldeak kontzertua eskainiko du txosnen aurrean. Bost txosna Jaiko egitaraua prest, txosna gunea arratsalderako gertu egoteko azken beharrak egingo dituzte talde eta elkarteek gaur goizean. Aurten be bost txosna handi eta otartekoen txikia egongo dira, baina, Zelaiaren goiko partean barik, beheko partean egongo da txosna gunea. Goian errepidea dagoela eta beheko zatia itxi du Udalak, eta bertan egongo dira txosnak; gune zabalago batean. Leku gehiago egoteko, gainera, txosnen aurreko parteko bankuak be [...]
Mutrikuko Zine Forum Taldeak, Mutrikuko Rock Taldeen Kolektiboak eta Mutrikuko Bertso Eskolak Saturraran Oroitzen ekitaldia antolatu dute, elkarlanean, barikurako. Ekimena ezin zen beste inon izan: Saturraranen egin dute hitzordua, 19:30ean. Mutrikuko Udalaren eta Ondarroako Historia Zaleen eta zenbait herritarren laguntza ere izan dute antolatzaileek. Ekitaldiaren garrantzia azpimarratu nahian, musika, bertso, hitzaldi, erakusketa eta zinemak bat egingo dute. Saturraran Oroitzen ekitaldiaren helburua bikoitza da: alde batetik, Saturraranek azken mende eta erdian izan duen bilakaera ezagutzera ematea, eta bestetik, bilakera horretan zerikusia izan dutenak gogora ekartzea, batez ere, kartzelan egon ziren emakumeak eta haien senideak. 177 heriotzaren ziega 1938tik 1944ra bitartean, 177 haur eta emakumeren heriotza gertatu zen Saturrarango kartzelan. Horixe irakur daiteke hildakoen omenez kartzela egon zen tokian ipinitako oroigarrian. Xabier Basterretxea eta Arantza Ugarte historia zaleen arabera, 1869an Grand Hotel ostatu handia eraiki zuten Saturraranen. Gerora, 1920ko hamarkadan, Gasteizko seminarioa jabetu zen hotelaz. 1937an, emakumeen kartzela bihurtu zuten eraikina, ezelan prestatu gabe. Ez zegoen ezer, gela huts handiak bakarrik. 1939an, Saturrarango kartzelan zeudenak emakume euskaldun eta asturiarrak ziren batez ere, baina haiek Mallorka aldera eraman zituzten: Gaztela Mantxatik, Levantetik eta Andaluziatik ekarritako emakumeei egin zieten lekua. Egitaraua 19:30. Erakusketa Ondarroako Historia Zaleen eskutik. 22:15. Ekitaldiaren hasiera. 22:30. Bertso musikatuak. Mutrikuko [...]
Garaipenen zerrenda handitzeko asmoz doa Orkatz Beitia Euskadiko Atletismo Txapelketara. Zapatuan da jokatzekoa, Basaurin. 100 metroak jokatuko ditu ondarrutarrak, eta denboraldian zein denbora egin duen ikusita, –10.50– ez luke arazorik eduki be...
2011ko Aste Nagusiak badauka pregoilaria. Jai Batzordeak Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) idazlea izendatu du ardura horretarako, 1995az geroztik, euskal literaturan egin duen ekarpenagatik. Idazle ondarrutarrak herenegun gauean jaso zuen proposamena, Med...
Egiten dituzten ekimen eta lanak mundu guztiagaz partekatzeko txokoa sortu du Izarbidean elkarteak: izarbidean.org. Teknologia barrieri ateak zabaldu dizkiete jende gehiagorengana ailegatu eta elkartearenganako inplikazioa lortzeko. Izarbidean, adimen-...
Munitibarko Guraso Elkarteak Oizko San Kristobal jaietan egindako zozketaren zenbaki sarituak emon ditu ezagutzera. 967 izan da zenbaki saritua, eta 2.092 ordezkoa. Hilabeteko epea dago irabazleak Guraso Elkarteko kideengana joateko.
Ilusio handiagaz eta denboraldiaurrean gauzak ondo egiteko gogoz agertu da Asier Illarramendi Andonegi (Mutriku, 1990) Realaren talde nagusian postua irabazita. Erdilariak bere bizitzako ametsa bete du: bere txikitako taldean jokatzea. «Oso pozik nago», esan du. Atzera begiratuta, lehen taldera heltzeari egin dio kolpe: «Canal Pluseko txapelketa jokatu nuenetik, egunero joan naiz Zubietara. Batzuetan heltzen da momentu bat nekatu egiten zarena, baina hala eta ere, gustura joaten zara entrenatzera», esan du. Azkan urratsa eman duenean, oso harro sentitu dela aitortu du. «Hainbeste lan egiteak pena merezi izan du». Guztia ematera Lehenengo taldearekin entrentzera ohituta, 2010-2011 denboraldian 190 minutu baino ez zituen eduki nagusiekin jokatzeko. Martin Lasartek, dena dela, hitz onak baino ez zituen erdilariarentzat. Mutrikuarrak badaki denboraldi barrian Montanier konbentzitu beharko duela zelaian minutuak edukitzeko. «Nigan itxaropen handiak daudela ipinita diote, eta nik ahal dudan guztia emango dut». Badaki guztien begiradapena egogno dela. «Futbolean horrekin jokatu behar duzu, beti zaude presiopean, baina ez ni bakarrik, guztiak». Zerbait argi badauka jauzia emateko pres dagoela da. Iaz jokatutako minutuetan gustura sentitu zela dio, eta aurten jokatzeko aukera izatea espero du, eta horretarako egingo du lana, egunik egun. Talde nagusian nahi dutela jakinda, ilusio handiarekin dago Illarramendi. Phillippe Montanierrek 23 jokalari edukiko ditu taldean: [...]
Guardia Zibilak Arantza Zulueta abokatua atxilotu du gaur arratsaldeko lehenengo orduan Hernanin (Gipuzkoa), inkomunikazio egoera barik. Baldintzapean zegoen aske, baina bere egoera aldatu egin dela adierazi diote atxiloketaren unean. Bihar, 10:00etan ...
Iaz baino 70 lagun gehiago aterako dira zapatuan Arrigorri hondartzan igeri egitera. Izena emoteko epea amaituta, 270 lagun ariko dira, zein baino zein, igerian. Hitzordua 10:30ean egin du Ondarru Igeri Taldeak. Txikiak aterako dira igerian ordu horretan. 600 metro edukiko dituzte aurretik. Ostean ailegatuko da nagusien txanda. 1.800 metroko lasterketa egin beharko dute. 15 urtetik gorakoak ariko dira mailan horretan. Ohikoa denez, Logroñoko parte-hartzaileak egongo dira proban. Faboritoak berairen artean daude. «Irabaztera etortzen dira, eta irabazi egiten dute», adierazi du Mikel Goitia igeri taldeko kideak. Halanda be, Oñatikoak edukiko dituzte aurrean. 30ek emon dute izena, eta maila ona emotera datoz horiek be. Mutilek 21 minutuan eta neskek 24 minutuan amaituta beharko lukete proba. Txiki zein nagusi, danentzako egongo da zapatuan saria. Maila bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuek ez eze, medaila bana jasoko dute parte-hartzaile guztiek. Koadro bi jokoan Gainera, sari berezi bi egongo dira. Ibon Fernandez ondarrutar gazteak egindako koadro bi banatuko dituzte. Orain momentuan, plaiko tabernan daude ikusgai. Eta ezintasun fisiko edo psikikoa daukatenentzat be egongo da oparirik. «Lasterketa hasi aurretik antolatzaileoi horren barri emonez gero, saria jasoko dute, egindako ahaleginagatik». 08:00etarako joango dira Ondarru Igeri Taldeko kideak Arrigorrira zapatuan. 30 bat taldekide ibiliko dira bertan lanean. Eurez gain, uretako [...]