Arantza Zulueta abokatua atxilotu du Guardia Zibilak Hernanin
Guardia Zibilak Arantza Zulueta abokatua atxilotu du gaur arratsaldeko lehenengo orduan Hernanin (Gipuzkoa), inkomunikazio egoera barik. Baldintzapean zegoen aske, baina bere egoera aldatu egin dela adierazi diote atxiloketaren unean. Bihar, 10:00etan ...
Guardia Zibilak Arantza Zulueta abokatua atxilotu du gaur arratsaldeko lehenengo orduan Hernanin (Gipuzkoa), inkomunikazio egoera barik.
Baldintzapean zegoen aske, baina bere egoera aldatu egin dela adierazi diote atxiloketaren unean. Bihar, 10:00etan deklaratuko du abokatuak.
Polizia iturriek esan dute atzo Baigorri inguruan aurkitu zituzten zuloen planoak aurkitu zituztela Arantza Zuluetaren bulegoan iazko maiatzean. Iturri horien arabera, Baigorri inguruko zuloetan 20.000 euro, tenporizadore bat, arma bi eta lehergaiak egiteko materiala aurkitu dute. Ustez planoak atzeman zizkioten operazio zabal horretan Zulueta atxilotu egin zuten, ETAren mezulari zelakoan, eta zazpi hilabete igaro zituen espetxean. Abenduaren 2an utzi zuten aske, 60.000 euroko bermea ordaindu ostean.
Martxoan Fernando Grande-Marlaska epailearen aurrean deklaratu ostean, Fiskaltzak bere kontrako neurririk eskatu ez zuenez, libre geratu zen.
Amaia Esnalen abokatua da Zulueta Bateragune auzia-n, eta aurreko astean parte hartu zuen epaiketa horretan. Besteak beste, gatazka gainditzeko sortu diren aukerak ez zapuzteko eskatu zi