Hamaikakoan postua irabazteko lan egingo du Asier Illarramendik
Ilusio handiagaz eta denboraldiaurrean gauzak ondo egiteko gogoz agertu da Asier Illarramendi Andonegi (Mutriku, 1990) Realaren talde nagusian postua irabazita. Erdilariak bere bizitzako ametsa bete du: bere txikitako taldean jokatzea. «Oso pozik nago», esan du. Atzera begiratuta, lehen taldera heltzeari egin dio kolpe: «Canal Pluseko txapelketa jokatu nuenetik, egunero joan naiz Zubietara. Batzuetan heltzen da momentu bat nekatu egiten zarena, baina hala eta ere, gustura joaten zara entrenatzera», esan du. Azkan urratsa eman duenean, oso harro sentitu dela aitortu du. «Hainbeste lan egiteak pena merezi izan du». Guztia ematera Lehenengo taldearekin entrentzera ohituta, 2010-2011 denboraldian 190 minutu baino ez zituen eduki nagusiekin jokatzeko. Martin Lasartek, dena dela, hitz onak baino ez zituen erdilariarentzat. Mutrikuarrak badaki denboraldi barrian Montanier konbentzitu beharko duela zelaian minutuak edukitzeko. «Nigan itxaropen handiak daudela ipinita diote, eta nik ahal dudan guztia emango dut». Badaki guztien begiradapena egogno dela. «Futbolean horrekin jokatu behar duzu, beti zaude presiopean, baina ez ni bakarrik, guztiak». Zerbait argi badauka jauzia emateko pres dagoela da. Iaz jokatutako minutuetan gustura sentitu zela dio, eta aurten jokatzeko aukera izatea espero du, eta horretarako egingo du lana, egunik egun. Talde nagusian nahi dutela jakinda, ilusio handiarekin dago Illarramendi. Phillippe Montanierrek 23 jokalari edukiko ditu taldean: [...]
Ilusio handiagaz eta denboraldiaurrean gauzak ondo egiteko gogoz agertu da Asier Illarramendi Andonegi (Mutriku, 1990) Realaren talde nagusian postua irabazita.
Erdilariak bere bizitzako ametsa bete du: bere txikitako taldean jokatzea. «Oso pozik nago», esan du. Atzera begiratuta, lehen taldera heltzeari egin dio kolpe: «Canal Pluseko txapelketa jokatu nuenetik, egunero joan naiz Zubietara. Batzuetan heltzen da momentu bat nekatu egiten zarena, baina hala eta ere, gustura joaten zara entrenatzera», esan du. Azkan urratsa eman duenean, oso harro sentitu dela aitortu du. «Hainbeste lan egiteak pena merezi izan du».
Guztia ematera
Lehenengo taldearekin entrentzera ohituta, 2010-2011 denboraldian 190 minutu baino ez zituen eduki nagusiekin jokatzeko. Martin Lasartek, dena dela, hitz onak baino ez zituen erdilariarentzat. Mutrikuarrak badaki denboraldi barrian Montanier konbentzitu beharko duela zelaian minutuak edukitzeko. «Nigan itxaropen handiak daudela ipinita diote, eta nik ahal dudan guztia emango dut». Badaki guztien begiradapena egogno dela. «Futbolean horrekin jokatu behar duzu, beti zaude presiopean, baina ez ni bakarrik, guztiak».
Zerbait argi badauka jauzia emateko pres dagoela da. Iaz jokatutako minutuetan gustura sentitu zela dio, eta aurten jokatzeko aukera izatea espero du, eta horretarako egingo du lana, egunik egun.
Talde nagusian nahi dutela jakinda, ilusio handiarekin dago Illarramendi.
Phillippe Montanierrek 23 jokalari edukiko ditu taldean: zelai erdian lehia gogorra egongo da hamaikakoan zein deialdietan sartu ahal izateako. Illarramendirekin batera, David Zurutuza, Francisco Sutil, Gorka Elustondo, Jeffrey Sarpong, Markel Bergara, Mikel Aranburu eta Xabi Prieto egongo dira.