Webgunea sortu du Izarbidean elkarteak
Egiten dituzten ekimen eta lanak mundu guztiagaz partekatzeko txokoa sortu du Izarbidean elkarteak: izarbidean.org. Teknologia barrieri ateak zabaldu dizkiete jende gehiagorengana ailegatu eta elkartearenganako inplikazioa lortzeko. Izarbidean, adimen-...
Egiten dituzten ekimen eta lanak mundu guztiagaz partekatzeko txokoa sortu du Izarbidean elkarteak: izarbidean.org. Teknologia barrieri ateak zabaldu dizkiete jende gehiagorengana ailegatu eta elkartearenganako inplikazioa lortzeko.
Izarbidean, adimen-urritasuna dutenen alde beharrean ari den irabazi-asmorik gabeko elkartearen oinarria, integrazioa da, eta bide horretan, euren lana ezagutzera emotea garrantzitsua izan daitekeela ikusi dute. Horretarako, web orrialdea sortu, eta euren beharren arabera antolatu dute. Halan, nortzuk diren eta zer egiten duten azaltzeagaz gainera, ekimenen barriak sartzen joango dira Berriak atalean, eta aisialdi eta gizarteratze proiektuaren baitan egin dituzten ekimenen argazkiak be ikusi daitezke; Arteterapia, Ekinoterapia, irteerak eta sukaldaritza besteak beste.
Horretaz gainera, Zuk zer egin dezakezu tartean bolondres edo bazkide egiteko aukera be emoten dute. «Erakundeek bazkide kopurua eskatzen dute eta guretzat garrantzitsua da hori lortzea» azaldu du Marieli Ituarte Izarbideaneko kideak.
Orkestra Sinfonikoa
Herritarren inplikazioa eskatzeagaz gainera, elkarteak be zer edo zer eskaini nahi dio herriari. Horrela, Euskadiko Orkesta Sinfonikoa etorriko da Markina-Xemeinera urriaren 28an Izarbideanen eskutik. «Bion arteko proiektu bat sortu zen, eta Udalari aurkeztu genion. Ideia asko gustatu zitzaien, horrelako talde garrantzitsu bat herri txiki batera etortzea oso saila delako», azaldu du Izarbidean elkarteko lehendakari Luis Egurrolak.