Txosnen Egunagaz sartuko dira markinarrak Karmenetan
Txupinazoa barikuan bada be, Txosnen Egunagaz hasiko dira jaiak aurten. Jai alternatiboa izango da, txosnak kudeatua eta euren airera antolatua. Arratsaldean hasiko da jaia, koadrilen arteko II. Dekatloiagaz. Hainbat joko batzen dituen ekimena, lehenengoz egiten da Karmen Jaien barruan. Lehenengoa Gazte Egunean egin zuten, eta izandako harrera ona ikusita, herriko jaietan bigarrena antolatzea erabaki dute. Galderen jolasa, bizikleta eta patin lasterketak, Urbitarte aurreko erreka zatian egingo dituzten piragua lasterketak, kaxen jokoa eta tortila txapelketa ondo pasatzeko aukera paregabea izango dira. Jokoen ostean, mahaiak ipini eta txosnetan prestatutako afaria egongo da, eta urtero legez, txosna gunean bertan afalduko dute. Afalostean, be, azken urteetan egin izan duten moduan, jokoak edukiko dituzte. Saku lasterketan eta sokatiran zeinek irabazi gogor lehiatuko dute koadrilek. Musikari tartea eginez, eta Txosnen Eguneko egitaraugaz amaitzeko, Sarekada taldeak kontzertua eskainiko du txosnen aurrean. Bost txosna Jaiko egitaraua prest, txosna gunea arratsalderako gertu egoteko azken beharrak egingo dituzte talde eta elkarteek gaur goizean. Aurten be bost txosna handi eta otartekoen txikia egongo dira, baina, Zelaiaren goiko partean barik, beheko partean egongo da txosna gunea. Goian errepidea dagoela eta beheko zatia itxi du Udalak, eta bertan egongo dira txosnak; gune zabalago batean. Leku gehiago egoteko, gainera, txosnen aurreko parteko bankuak be [...]
Txupinazoa barikuan bada be, Txosnen Egunagaz hasiko dira jaiak aurten. Jai alternatiboa izango da, txosnak kudeatua eta euren airera antolatua.
Arratsaldean hasiko da jaia, koadrilen arteko II. Dekatloiagaz. Hainbat joko batzen dituen ekimena, lehenengoz egiten da Karmen Jaien barruan. Lehenengoa Gazte Egunean egin zuten, eta izandako harrera ona ikusita, herriko jaietan bigarrena antolatzea erabaki dute. Galderen jolasa, bizikleta eta patin lasterketak, Urbitarte aurreko erreka zatian egingo dituzten piragua lasterketak, kaxen jokoa eta tortila txapelketa ondo pasatzeko aukera paregabea izango dira.
Jokoen ostean, mahaiak ipini eta txosnetan prestatutako afaria egongo da, eta urtero legez, txosna gunean bertan afalduko dute.
Afalostean, be, azken urteetan egin izan duten moduan, jokoak edukiko dituzte. Saku lasterketan eta sokatiran zeinek irabazi gogor lehiatuko dute koadrilek.
Musikari tartea eginez, eta Txosnen Eguneko egitaraugaz amaitzeko, Sarekada taldeak kontzertua eskainiko du txosnen aurrean.
Bost txosna
Jaiko egitaraua prest, txosna gunea arratsalderako gertu egoteko azken beharrak egingo dituzte talde eta elkarteek gaur goizean. Aurten be bost txosna handi eta otartekoen txikia egongo dira, baina, Zelaiaren goiko partean barik, beheko partean egongo da txosna gunea. Goian errepidea dagoela eta beheko zatia itxi du Udalak, eta bertan egongo dira txosnak; gune zabalago batean. Leku gehiago egoteko, gainera, txosnen aurreko parteko bankuak be kendu egin dituzte.
Gaurtik zabalik
Jaiagaz batera zabalduko dira txosnak aurten be. Aurreko urteetan txupinak jartzen zuen irekiera ordua, oraingoan, barriz, Txosnen Egunaren ekimekekin batera zabalduko dira txosnen estalkiak, eta ez dira itxiko astelehen gauera arte. Beraz, bost egun egongo dira txosnen giroagaz gozatzeko. Lehenengo hitzordua, gaur bertan, 16:00etan.