Udal tasak eta zergak ez ordaintzeko kanpaina 2011ko ekainean emon dute amaitutzat. Hori jakin eragin zuten, domekan, Alamedan, 2005eko urtarrilaren 1ean Eskubiderik ez, betebeharrik ez! desobendientzia kanpainagaz bat egin zuten herritarrek. Alderdien Legea eta haren ondorioz indarrean zeuden Euskal Herriko udaletako “egoera ez demokratikoa” salatzeko bitarteko legez hasitako borroka udaletan herri borondatea errespetatu arte eroan dute aurrera. «Azkan bi legealdiek milaka ondarrutar laga dituzte udal ordezkaririk barik, eta azkan agintaldian ezker abertzalearen aukera politikoak gehiengoaren babesa jaso arren, beste batzuk izan dira Udaleko agintea eskuratu dutenak». Desobedientzia zibila historikoki injustiziei aurre egiteko bidea izanda, horrela ulertu dutela argi laga dute udal tasa eta zergak ordaintzeari uko egin diotenek. «Askotan esan dugu gure helburua ez dela ez ordaintzea, Udal demokratikoa gauzatzea baino, ondarrutarrok hauteskunde ontzietan esandakoa errespetatzea». EAJ, zigorraren harian PPk eta PSOEk Madrildik (Espainia) zuzendutako estrategiak EAJren babesa eduki duela esan zuten ozen. «Ziur gaude EAJk eskaini dion babesik barik, Alderdien Legea ezin izango zela gauzatu». Horren harira, alderdi jeltzaleak interes propioak lehenetsi izana salatu zuten. «Horiei interes horiei jarraituta mantendu du EAJk Ondarroan be mantendu duen jarrera. Ezker abertzalearen aldetik konponbiderako egin zaizkion proposamenak baztertu egin ditu behin eta barriro, Udaleko egoera ez demokratikoa gainditzeko aukerak egon egon diren [...]
Euskal Herriko atleta onena dela erakutsi du asteburuan Orkatz Beitiak, eta abuztuan Espainiako Txapelketan egongo da. Basauriko pista irekian ez du aurkaririk aurkitu. 100 metroak eta 200 metroak nagusitasunez irabazi ditu. Urre kopuruari begiratuta, ...
600 euroek badaukate jabea. Munitibarko Guraso Elkarteak San Kristobal hurrengo domekan Oizen egindako zozketaren saria banatu du. Zortzi-hamar lagun izan dira sarituak,Bilbo, Muxika eta Ajangizkoak tartean. «Zozketa txartelak erosi zutenei eta Oize...
Areto futbol zelaia konpontzen hasi da Etxebarriko Udala. Lehengo sarea kendu dute eta laster hasiko dira hesi barria jartzen. Konponketa nagusiena, hesiagaz gainera, lurzorua izango da. Horrela, geruza barria jarriko dute. «Lehengo hesia eta lurzorua...
Atzo aurkeztu eta martxan jarri zituzten jakintza librea sustatzeko asmoagaz Ikasketa Bolibartarren Elkarteak prestatutako ikastaroak
Odola emoteko unitate mugikorra egongo da barikuan Lekeition. Goizez eta arratsaldez egongo da odola emoteko aukera. Independentzia plazan kokatuko da Osakidetzako unitate mugikorra eta 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era egongo da zabalik.
Ibon Iparragirre preso politiko ondarrutarraren berehalako askatasuna exijitu du Jaiki Hadi elkarteak, Etxerat-egaz batera, Bilbon egindako agerraldian. Jesus Mari Martin euskal presoaren kaleratzea be eskatu dute. Presoen arreta mediko eta psikologikoa bermatzeaz arduratzen da Jaiki Hadi elkartea, eta Martinen eta Iparragirreren egoera larria dela salatu dute, senideak ondoan. Bi presoek osasun arazo larriak dauzkate, eta azkanengo egunetan haien egoerak okerrera egin du. Iparragirrek hiesa dauka, nahikoa aurreratuta. Hartara, defentsak oso maila baxuan dituenez, eguneroko gauza oinarrizkoenak be ezin ditu egin. Espetxeratu aurretik, hogei urtean, gaitzari neurria hartzea lortu zuen. Espetxean, barriz, defentsak erabat jaitsi zaizkio, eta ez dizkiote beharrezkoak dituen tratamenduak eskaintzen. Ekainaren 23an medikuagaz kontsulta zeukan Iparragirrek, Donostiako ospitaleko barne medikuntza zerbitzuan, azterketa oso bat egiteko. Zaintzako epaitegiak trabarik jarri ez bazuen be, Iparragirre ez zuten Valdemoroko espetxetik (Madrid, Espainia) ospitalera eroan. Sevilla II (Sevilla, Espainia) du Iparragirrek ohiko kartzela, baina Valdemoron egon zen aste batzuetan, epaiketak medio: maiatzaren 12an eta ekainaren 17an Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuen. Sevilla IItik askatasun eske Sevilla II kartzelak bere aldetik, Ibon Iparragirreren kasuaren larritasuna ezagututa, 104.2 artikulua indarrean jartzeko eskaria egin du. Artikulu horren arabera, gaixotasun larri eta terminalak dauzkaten presoek baldintzapean aske geratzeko aukera daukate. «Beharrezkoa ikusten dugu artikulu hori ezartzea, [...]
Hamar batzorde informatzaile eratu dira Mutrikuko Udalean. Bilduren aldeko botoekin eta EAJren eta Berdeak-Independienteak taldearen abstentzioarekin: gobernazioa, ogasuna, hirigintza, jendartea, kultura, ingurumena, kirola, euskara, gazteria eta soz...
Galiziar jaia ekarriko dute bertora Lekeitiora bizitzera etorri ziren galiziarren seme-alabek eta ondorengoek. Galiziarren zaindari Santiagoren egunari lotuta, lau egunetarako ospakizunak antolatu dituzte. Estreinako urtea izango da aurtengoa eta jarduera nagusiak plazan izango dira. Barikuan hasiko dira jaiak eta lehenengo egunetik egongo da galiziar produktuak erosteko aukera. Esate baterako, olagarroa eta enpanadak aurkitu ahalko dira azokan, dana galiziar ardoagaz lagunduta. Azoka egunero egongo da zabalik. Galiziar ohiturak dioenez, meigak uxatzeko ez dago queimada eder bat prestatzea bezalakorik, eta aukerarik ez dute galduko Lekeition. Gaueko orduetan prestatuko dute, eta dastatzeko aukera egongo da. Jakiez gainera, galiziar musika be izango da jaietako protagonista. Da Casa Da Troula gaitero taldea ibiliko da Lekeitioko kaleak alaitzen, Aittitta Makurra eta Lekeitioko Tinbaleroak herriko taldeekin batera. Egitaraua: Uztailak 22, barikua. 09:00etan, txupinaren jaurtiketa; 10:30ean, Da Casa Da Troula errekaldeko gaiteroen kalejira; 12:00etan, galiziar produktuen azokaren irekiera; 19:00etan, Da Casa Da Troulaok gaiteroak eta Lekeitioko Tinbaleroak; 23:00etan, Queimador Jose David Da Riveira Sacra. Uztailak 23, zapatua. 09:00etan, txupinaren jaurtiketa; 10:30ean, Da casa Da Troula gaiteroak kalerik kale; 12:00etan, galiziar produktuen azokaren irekiera; 19:00etan, umeentzako jolasak; 20:00etan, Aittitta Makurra; 21:00etan, Lekeitioko tinbaleroak; 23:00etan, queimada prestaketa eta dastaketa. Uztailak 24, domeka. 12:00etan, galiziar produktuen azokaren irekiera, musika galiziarrez girotuta; [...]
Udaltzain postua utzi egingo du Jesus Anakabek alkate den artean; postu hori betetzeko izapideak irailean hasiko dituzte