Areto futbol zelaia, barritzen
Areto futbol zelaia konpontzen hasi da Etxebarriko Udala. Lehengo sarea kendu dute eta laster hasiko dira hesi barria jartzen. Konponketa nagusiena, hesiagaz gainera, lurzorua izango da. Horrela, geruza barria jarriko dute. «Lehengo hesia eta lurzorua...
Areto futbol zelaia konpontzen hasi da Etxebarriko Udala. Lehengo sarea kendu dute eta laster hasiko dira hesi barria jartzen. Konponketa nagusiena, hesiagaz gainera, lurzorua izango da. Horrela, geruza barria jarriko dute. «Lehengo hesia eta lurzorua ez zeuden egoera onean eta barria egiteko eskaera egiten zuten herritarrek», azaldu du Etxebarriko alkate Jesus Iriondok. Eredua aurrekoa izango da, baina berritua, eta ingurua be urbanizatu egingo dutela jakitera emon du alkateak. Beharrak irailerako amaituta egotea nahi du Udalak. «Horrela izan dadin ahaleginduko gara», adierazi du Jesus Iriondok