Aurkari barik, urre bikoitza irabazi du Orkatz Beitiak
Euskal Herriko atleta onena dela erakutsi du asteburuan Orkatz Beitiak, eta abuztuan Espainiako Txapelketan egongo da. Basauriko pista irekian ez du aurkaririk aurkitu. 100 metroak eta 200 metroak nagusitasunez irabazi ditu. Urre kopuruari begiratuta, ...
Euskal Herriko atleta onena dela erakutsi du asteburuan Orkatz Beitiak, eta abuztuan Espainiako Txapelketan egongo da. Basauriko pista irekian ez du aurkaririk aurkitu. 100 metroak eta 200 metroak nagusitasunez irabazi ditu.
Urre kopuruari begiratuta, 100 metroko distantzian Euskadiko txapelketan uda denboraldian lortzen duen zortzigarrena da. 200 metroetan bosgarrena.
Zapatuan jokatu zen 100 metroen finala. 10:59 egin zuen Beitiak helmugan. Haizea aldekotzat jo zuten eipaileek (+2,3), baina Beitiak agertu duenez, «edonondik sartzen zen». Egindako denborak horren adierazgarri izan ziren.
22.02ko denboragaz irabazi zuen domekan, 200 metroen finala. Zapatuan baino haize zakarragoari aurrea hartuta, Beitiak ez zuen hutsik egin.