Bilduren aldeko botoekin eta EAJ eta Berdeen abstentzioarekin eratu dira Udal batzordeak
Hamar batzorde informatzaile eratu dira Mutrikuko Udalean. Bilduren aldeko botoekin eta EAJren eta Berdeak-Independienteak taldearen abstentzioarekin: gobernazioa, ogasuna, hirigintza, jendartea, kultura, ingurumena, kirola, euskara, gazteria eta soz...
Hamar batzorde informatzaile eratu dira Mutrikuko Udalean. Bilduren aldeko botoekin eta EAJren eta Berdeak-Independienteak taldearen abstentzioarekin: gobernazioa, ogasuna, hirigintza, jendartea, kultura, ingurumena, kirola, euskara, gazteria eta sozioekonomia.
Batzordeburuk Bildu koaliziokoak izango dira: Jose Antonio Agirregomezkorta izendatu dute Gobernazio Batzordearen lehenedakari. Ogasuna, Hirigintza eta Sozioekonomia batzordeen burua Joseba Palenzuela alkatea izango da. Olatz Azpiazu Kultura batzordeburua izango da batetik, eta Euskara batzordeburua bestetik. Jaione Peñak ere batzorde bi zuzenduko ditu: Ingurumena eta Gazteria. Kirol Batzordearen ardura Iban Arrunategik hartu du, eta Jendartea Batzordearena Arrate Urangak.
Batzordeak hilean behin batuko dira.
Erakundeetako ordezkaritzak
Udalaz gaindiko erakundeetarako ordezkaritzak ere zehaztuta geratu dira. Debegesan Joseba Palenzuela izango da udal ordezkaria, Debemen (Mendi Nekazaritza) Jaione Peña, Debaben Olatz Azpiazu, Debabarrena mankomunitatean Jose Antonio Agirregomezkorta eta Jaione Peña, IZFEn Joseba Palenzuela, Ur Partzuergoan Jose Antonio Agirre-
gomezkorta, Eudelen Joseba Palenzuela, Udalsarean Arrate Uranga, Debabeko industrialdean Joseba Palenzuela eta azkenik, UEMAn, Joseba Palenzuela, Olatz Azpiazu, Joseba Antxustegi eta Iñigo Agirre.
Udaleko osoko bilkurak abuztuan izan ezik, hilero egingo dira, azken eguenetan, 19:00etatik aurrera.