Eskubideetan aurrerapausoa emonda, udal zergak ordaintzen hasi dira herritarrak
Udal tasak eta zergak ez ordaintzeko kanpaina 2011ko ekainean emon dute amaitutzat. Hori jakin eragin zuten, domekan, Alamedan, 2005eko urtarrilaren 1ean Eskubiderik ez, betebeharrik ez! desobendientzia kanpainagaz bat egin zuten herritarrek. Alderdien Legea eta haren ondorioz indarrean zeuden Euskal Herriko udaletako “egoera ez demokratikoa” salatzeko bitarteko legez hasitako borroka udaletan herri borondatea errespetatu arte eroan dute aurrera. «Azkan bi legealdiek milaka ondarrutar laga dituzte udal ordezkaririk barik, eta azkan agintaldian ezker abertzalearen aukera politikoak gehiengoaren babesa jaso arren, beste batzuk izan dira Udaleko agintea eskuratu dutenak». Desobedientzia zibila historikoki injustiziei aurre egiteko bidea izanda, horrela ulertu dutela argi laga dute udal tasa eta zergak ordaintzeari uko egin diotenek. «Askotan esan dugu gure helburua ez dela ez ordaintzea, Udal demokratikoa gauzatzea baino, ondarrutarrok hauteskunde ontzietan esandakoa errespetatzea». EAJ, zigorraren harian PPk eta PSOEk Madrildik (Espainia) zuzendutako estrategiak EAJren babesa eduki duela esan zuten ozen. «Ziur gaude EAJk eskaini dion babesik barik, Alderdien Legea ezin izango zela gauzatu». Horren harira, alderdi jeltzaleak interes propioak lehenetsi izana salatu zuten. «Horiei interes horiei jarraituta mantendu du EAJk Ondarroan be mantendu duen jarrera. Ezker abertzalearen aldetik konponbiderako egin zaizkion proposamenak baztertu egin ditu behin eta barriro, Udaleko egoera ez demokratikoa gainditzeko aukerak egon egon diren [...]
Udal tasak eta zergak ez ordaintzeko kanpaina 2011ko ekainean emon dute amaitutzat. Hori jakin eragin zuten, domekan, Alamedan, 2005eko urtarrilaren 1ean Eskubiderik ez, betebeharrik ez! desobendientzia kanpainagaz bat egin zuten herritarrek.
Alderdien Legea eta haren ondorioz indarrean zeuden Euskal Herriko udaletako “egoera ez demokratikoa” salatzeko bitarteko legez hasitako borroka udaletan herri borondatea errespetatu arte eroan dute aurrera. «Azkan bi legealdiek milaka ondarrutar laga dituzte udal ordezkaririk barik, eta azkan agintaldian ezker abertzalearen aukera politikoak gehiengoaren babesa jaso arren, beste batzuk izan dira Udaleko agintea eskuratu dutenak».
Desobedientzia zibila historikoki injustiziei aurre egiteko bidea izanda, horrela ulertu dutela argi laga dute udal tasa eta zergak ordaintzeari uko egin diotenek. «Askotan esan dugu gure helburua ez dela ez ordaintzea, Udal demokratikoa gauzatzea baino, ondarrutarrok hauteskunde ontzietan esandakoa errespetatzea».
EAJ, zigorraren harian
PPk eta PSOEk Madrildik (Espainia) zuzendutako estrategiak EAJren babesa eduki duela esan zuten ozen. «Ziur gaude EAJk eskaini dion babesik barik, Alderdien Legea ezin izango zela gauzatu». Horren harira, alderdi jeltzaleak interes propioak lehenetsi izana salatu zuten. «Horiei interes horiei jarraituta mantendu du EAJk Ondarroan be mantendu duen jarrera. Ezker abertzalearen aldetik konponbiderako egin zaizkion proposamenak baztertu egin ditu behin eta barriro, Udaleko egoera ez demokratikoa gainditzeko aukerak egon egon diren arren, eta Legeak berak be ahalbidetu zezakeela jakin arren».
EAJri desobendientzia «zigorraren eremura bideratu nahi» izana leporatu diote herritarrek, eta testuinguru horretan kokatu dituzte, besteak beste, ura mozteko izandako mehatxuak.
Borroka aitzindaria
Mehatxuak mehatxu, «ondarrutarrek aukeratutako Udala izan arte» eten barik aurrera egin dutela esan zuten, harro. «Eskubide osodun herritar legez onartzen ez gaituen Udala ezin izan dugu onartu. Aitzindaria eta erreferentzia izan den borroka eroan dugu aurrera, orain moldatzea eskatzen duena». Euskal Herrian aldaketa gauzatzen ari den testuingurua irekita, borrokan jarraitzeko deia egin zuten. «Legalizazioaren borroka oraindik irabazi ez badugu be, lehen pausoek gure herrian be izan dute isla, Udalean bertan batez be».
Argi laga zuten tramitean egon daitezkeen ekainera arteko zergak ez dituztela ordainduko.