Galiziarren ohiturak eta zaporeak, berton
Galiziar jaia ekarriko dute bertora Lekeitiora bizitzera etorri ziren galiziarren seme-alabek eta ondorengoek. Galiziarren zaindari Santiagoren egunari lotuta, lau egunetarako ospakizunak antolatu dituzte. Estreinako urtea izango da aurtengoa eta jarduera nagusiak plazan izango dira. Barikuan hasiko dira jaiak eta lehenengo egunetik egongo da galiziar produktuak erosteko aukera. Esate baterako, olagarroa eta enpanadak aurkitu ahalko dira azokan, dana galiziar ardoagaz lagunduta. Azoka egunero egongo da zabalik. Galiziar ohiturak dioenez, meigak uxatzeko ez dago queimada eder bat prestatzea bezalakorik, eta aukerarik ez dute galduko Lekeition. Gaueko orduetan prestatuko dute, eta dastatzeko aukera egongo da. Jakiez gainera, galiziar musika be izango da jaietako protagonista. Da Casa Da Troula gaitero taldea ibiliko da Lekeitioko kaleak alaitzen, Aittitta Makurra eta Lekeitioko Tinbaleroak herriko taldeekin batera. Egitaraua: Uztailak 22, barikua. 09:00etan, txupinaren jaurtiketa; 10:30ean, Da Casa Da Troula errekaldeko gaiteroen kalejira; 12:00etan, galiziar produktuen azokaren irekiera; 19:00etan, Da Casa Da Troulaok gaiteroak eta Lekeitioko Tinbaleroak; 23:00etan, Queimador Jose David Da Riveira Sacra. Uztailak 23, zapatua. 09:00etan, txupinaren jaurtiketa; 10:30ean, Da casa Da Troula gaiteroak kalerik kale; 12:00etan, galiziar produktuen azokaren irekiera; 19:00etan, umeentzako jolasak; 20:00etan, Aittitta Makurra; 21:00etan, Lekeitioko tinbaleroak; 23:00etan, queimada prestaketa eta dastaketa. Uztailak 24, domeka. 12:00etan, galiziar produktuen azokaren irekiera, musika galiziarrez girotuta; [...]
Galiziar jaia ekarriko dute bertora Lekeitiora bizitzera etorri ziren galiziarren seme-alabek eta ondorengoek. Galiziarren zaindari Santiagoren egunari lotuta, lau egunetarako ospakizunak antolatu dituzte. Estreinako urtea izango da aurtengoa eta jarduera nagusiak plazan izango dira.
Barikuan hasiko dira jaiak eta lehenengo egunetik egongo da galiziar produktuak erosteko aukera. Esate baterako, olagarroa eta enpanadak aurkitu ahalko dira azokan, dana galiziar ardoagaz lagunduta. Azoka egunero egongo da zabalik.
Galiziar ohiturak dioenez, meigak uxatzeko ez dago queimada eder bat prestatzea bezalakorik, eta aukerarik ez dute galduko Lekeition. Gaueko orduetan prestatuko dute, eta dastatzeko aukera egongo da.
Jakiez gainera, galiziar musika be izango da jaietako protagonista. Da Casa Da Troula gaitero taldea ibiliko da Lekeitioko kaleak alaitzen, Aittitta Makurra eta Lekeitioko Tinbaleroak herriko taldeekin batera.
Egitaraua:
Uztailak 22, barikua. 09:00etan, txupinaren jaurtiketa; 10:30ean, Da Casa Da Troula errekaldeko gaiteroen kalejira; 12:00etan, galiziar produktuen azokaren irekiera; 19:00etan, Da Casa Da Troulaok gaiteroak eta Lekeitioko Tinbaleroak; 23:00etan, Queimador Jose David Da Riveira Sacra.
Uztailak 23, zapatua. 09:00etan, txupinaren jaurtiketa; 10:30ean, Da casa Da Troula gaiteroak kalerik kale; 12:00etan, galiziar produktuen azokaren irekiera; 19:00etan, umeentzako jolasak; 20:00etan, Aittitta Makurra; 21:00etan, Lekeitioko tinbaleroak; 23:00etan, queimada prestaketa eta dastaketa.
Uztailak 24, domeka. 12:00etan, galiziar produktuen azokaren irekiera, musika galiziarrez girotuta; 13:00etan, Aittitta Makurra.
Uztailak 25, astelehena. 12:00etan, galiziar produktuen azokaren irekiera, musika galiziarrez girotuta; 13:00etan, Aittitta Makurra.