Ibon Iparragirre askatzeko eskatu dute Jaiki Hadik eta Etxerat-ek, osasun egoeraz kezkatuta
Ibon Iparragirre preso politiko ondarrutarraren berehalako askatasuna exijitu du Jaiki Hadi elkarteak, Etxerat-egaz batera, Bilbon egindako agerraldian. Jesus Mari Martin euskal presoaren kaleratzea be eskatu dute. Presoen arreta mediko eta psikologikoa bermatzeaz arduratzen da Jaiki Hadi elkartea, eta Martinen eta Iparragirreren egoera larria dela salatu dute, senideak ondoan. Bi presoek osasun arazo larriak dauzkate, eta azkanengo egunetan haien egoerak okerrera egin du. Iparragirrek hiesa dauka, nahikoa aurreratuta. Hartara, defentsak oso maila baxuan dituenez, eguneroko gauza oinarrizkoenak be ezin ditu egin. Espetxeratu aurretik, hogei urtean, gaitzari neurria hartzea lortu zuen. Espetxean, barriz, defentsak erabat jaitsi zaizkio, eta ez dizkiote beharrezkoak dituen tratamenduak eskaintzen. Ekainaren 23an medikuagaz kontsulta zeukan Iparragirrek, Donostiako ospitaleko barne medikuntza zerbitzuan, azterketa oso bat egiteko. Zaintzako epaitegiak trabarik jarri ez bazuen be, Iparragirre ez zuten Valdemoroko espetxetik (Madrid, Espainia) ospitalera eroan. Sevilla II (Sevilla, Espainia) du Iparragirrek ohiko kartzela, baina Valdemoron egon zen aste batzuetan, epaiketak medio: maiatzaren 12an eta ekainaren 17an Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuen. Sevilla IItik askatasun eske Sevilla II kartzelak bere aldetik, Ibon Iparragirreren kasuaren larritasuna ezagututa, 104.2 artikulua indarrean jartzeko eskaria egin du. Artikulu horren arabera, gaixotasun larri eta terminalak dauzkaten presoek baldintzapean aske geratzeko aukera daukate. «Beharrezkoa ikusten dugu artikulu hori ezartzea, [...]
Ibon Iparragirre preso politiko ondarrutarraren berehalako askatasuna exijitu du Jaiki Hadi elkarteak, Etxerat-egaz batera, Bilbon egindako agerraldian. Jesus Mari Martin euskal presoaren kaleratzea be eskatu dute.
Presoen arreta mediko eta psikologikoa bermatzeaz arduratzen da Jaiki Hadi elkartea, eta Martinen eta Iparragirreren egoera larria dela salatu dute, senideak ondoan. Bi presoek osasun arazo larriak dauzkate, eta azkanengo egunetan haien egoerak okerrera egin du.
Iparragirrek hiesa dauka, nahikoa aurreratuta. Hartara, defentsak oso maila baxuan dituenez, eguneroko gauza oinarrizkoenak be ezin ditu egin. Espetxeratu aurretik, hogei urtean, gaitzari neurria hartzea lortu zuen. Espetxean, barriz, defentsak erabat jaitsi zaizkio, eta ez dizkiote beharrezkoak dituen tratamenduak eskaintzen.
Ekainaren 23an medikuagaz kontsulta zeukan Iparragirrek, Donostiako ospitaleko barne medikuntza zerbitzuan, azterketa oso bat egiteko. Zaintzako epaitegiak trabarik jarri ez bazuen be, Iparragirre ez zuten Valdemoroko espetxetik (Madrid, Espainia) ospitalera eroan.
Sevilla II (Sevilla, Espainia) du Iparragirrek ohiko kartzela, baina Valdemoron egon zen aste batzuetan, epaiketak medio: maiatzaren 12an eta ekainaren 17an Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuen.
Sevilla IItik askatasun eske
Sevilla II kartzelak bere aldetik, Ibon Iparragirreren kasuaren larritasuna ezagututa, 104.2 artikulua indarrean jartzeko eskaria egin du. Artikulu horren arabera, gaixotasun larri eta terminalak dauzkaten presoek baldintzapean aske geratzeko aukera daukate. «Beharrezkoa ikusten dugu artikulu hori ezartzea, bizitza bera dagoelako kolokan», zehaztu du Xabier Onaindia Jaiki Hadiko medikuak.
Beharrean daroezen urte guztietan «espetxeetako arduragabekeria profesionalaren lekuko» izan direla adierazi du Jaiki Hadik. «Etika profesionalak eta kasuen larritasunak eta arriskuak eraginda, kasu hauek plazaratu behar izaten ditugu, pertsonen osasuna eta bizitza bera kolokan jartzen dutelako».
Senideak, kezkatuta
Zapatu-domekan edukitzen dituzte bisitak Sevilla II kartzelan Ibon Iparragirreren senide eta lagunek. Joan den astebukaeran triste eta ahul topatu zuten, esfortzu minimoak egiten. «Kartzelan sartu aurretik kontrolpean eduki du gaitza, medikazio naturalagaz eta dieta zehatzagaz. Kartzelak ohiko medikazio naturala ukatu egin dio», esan dute senideek.
Oraingoz, Sevilla II kartzelan analisiak baino ez dizkiote egin Iparragirreri. Ez zaio osasun azterketa osorik egin, eta konfiantzazko psikologoak baino ezin izan du ikusi.
Ekainekoa ukatu eta gero, bihar goizean zen edukitzekoa Donostiako ospitalean lehen mediku kontsulta. Senideek jakin eragin dutenez, gaur arratsaldean Sevillan jarraitzen zuen.