Hamaika batzorde informatzaile edukiko ditu legegintzaldi honetan Lekeitioko Udalak: Hirigintza; Ogasuna, Ondarea eta kontuak; Herri Arazoak eta Udal langileak; Garapen ekonomikoa; Ingurugiroa eta Osasuna; Emakumea eta Berdintasuna; Gizarte Ongizatea; Kirola; Parte-hartzea eta Udal Antolakuntza; Euskara; eta Hezkuntza eta Haurtzaroa. Parte-hartzea barria da, eta Hezkuntza eta Haurtzaro Batzordea Gizarte Ongizatetik kanpo atera dituzte. Batzordeak zehazteagaz gainera, batzordeburuak be izendatu dituzte. Horrela, Maitane Larrauri alkatea Ogasuna, Ondarea eta Kontuen, Herri Arazo eta Udal langileen eta Emakumea eta Berdintasunaren batzordeburu izango da. Pili Robles alkateordeak Hirigintza Batzordea eta Herri lan eta Zerbitzuen azpibatzordea eroango ditu, bai eta Gizarte Ongizatea eta bere barruko lau azpibatzordeak be: Presoak azpibatzordea, Migratzaileak, Gazteak eta Hirugarren adina. EAJren ezetza Bi batzorde ¬Garapen ekonomikoa, Ingurugiroa eta Osasuna¬ eta zaborrak eta ura azpibatzordearen buru izango da Ainhoa Lopez; beste bitaz arduratuko da Xabier Arrate ¬Parte-hartzea eta Udal antolakuntza eta Euskara, eta Julen Urkiza eta Myriam Etxebarrietak ardura bana edukiko dituzte. Kiroleko batzordeburu izango da Urkiza, eta Hezkuntza eta Haurtzarokoa Etxebarrieta. Batzordeburuen izendapenagaz gainera, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak be zehaztuta geratu dira. Maitane Larrauri, Pili Robles, Xabier Arrate, Ainhoa Lopez eta Josu Aboitiz izango dira kideak. Batzorde horretan parte hartzeko gonbitea egin zioten Bildukoek EAJko ordezkariei, baina ez zuten onartu. Udaletik [...]
Martitzenean ailegatu ziren Lea-Artibaira, Sahelaren eskutik, Oporrak Bakean elkartasun proiektuaren barruan etorri diren azkan ume sahararrak. Orain dela hilabete bat ailegatu behar bazuten be, tantaka ailegatzen joan dira umeak, eta azkenentzat oporr...
Esperientzia Eskolan izena emateko aukera zabalik dago Debabarreneko zortzi udaletan. Ikasturtea urrian hasi eta 2012ko ekainean amaituko da. Eskolak Debegesaren Eibarko egoitzan emango dituzte, astean hiru egunez, martitzen, eguazten eta eguenetan, 09...
Euskadiko Liburu Ganbarak bariku eguerdian irekiko ditu azokako ateak, eta hilaren 31ra bitartean egongo da zabalik, Alamedan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Hamabost postutan banatuta, euskarazko nobedadeak eta eskari handiena daukaten liburuak egongo dira eskura, %10eko deskontuagaz: Jon Arretxeren Tangerko ametsak, Toti Martinez de Lezearen Nur eta alfonbra hegalaria-ren seigarren alea, Arantza Urretabizkaiaren Hiru Maria eta Goizalde Landabasoren Branskint, besteak beste. Gaztelerazko beharrek be edukiko dute lekua azokan: ez da faltako Toti Martinez de Lezearen Veneno para la corona edo Maria Dueñas eta Isabel Allenderen azkan eleberririk. Liburuak ez eze, diskoek be edukiko dute lekua postuetan: Juan Carlos Irizarren diskografia izango da aukeran. Haur eta gazteei begira, Pirritx eta Porrotxen liburu, CD eta DVDak zein Xaguzar bilduma eta Bob Esponja eta Caillouren ipuinak egongo dira. 2.400 titulu barri euskaraz Euskadiko Liburu Ganbarak jakitera emon duenez, urtean 3.500 titulu barri ateratzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan, horietatik 2.400 euskaraz, gehienak hezkuntzarako testu liburuak. Helduen literaturan ekoizpenen %16 eta haur eta gazte literaturan %25 izaten dira barrikuntzak. Euskal salmenta urtean 40 milioi eurokoa izaten da. Euskarazko 7 milioi ale saltzen dira. «Sormen eskaintza zabala dago. Gazteen arteko maila oso ona da», nabarmendu dute Euskadiko Liburu Ganbarako kideek. Irakurzaletasuna bataz beste, %57koa da EAEn. [...]
Musika eta antzerkia izango dira Markina-Xemeingo kaleetako protagonistak asteburuan. Kalejira brasildarra eta kale antzerkia egongo dira bariku eta zapatuan. Batukada, Sanba eta Capoeira ikuskizunek osatutako kalejira brasildarra ibiliko da barikuan, ...
Munitibarko Udalak Beti Jaiko bihurgunea zuzentzeko eskaera bideratu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, herriko lau sarrerak hobetzeko asmoari lotuta. Bihurgunea txarto dago, errepideko puntu ilun bat da, eta Gernika-Lumotik Markina-Xemeinera artean dagoen ...