Beti Jaiko bihurgunea zuzentzeko eskaria egin dio Aldundiari Udalak
Munitibarko Udalak Beti Jaiko bihurgunea zuzentzeko eskaera bideratu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, herriko lau sarrerak hobetzeko asmoari lotuta. Bihurgunea txarto dago, errepideko puntu ilun bat da, eta Gernika-Lumotik Markina-Xemeinera artean dagoen ...
Munitibarko Udalak Beti Jaiko bihurgunea zuzentzeko eskaera bideratu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, herriko lau sarrerak hobetzeko asmoari lotuta. Bihurgunea txarto dago, errepideko puntu ilun bat da, eta Gernika-Lumotik Markina-Xemeinera artean dagoen lotura zuzen bakarra izanda, beharrezkoa jotzen dute ahalik eta arinen konpontzea.
«Hirigintza aldetik herria hobeto geratuko litzateke, eta batez be, arriskua kentzea lortuko genuke», azaldu du Iker Belaustegi Munitibarko alkateak.
120.000 euroko egitasmoa da bihurgunea zuzentzea.