Hamaika batzorde informatzaile edukiko ditu Lekeitioko Udalak
Hamaika batzorde informatzaile edukiko ditu legegintzaldi honetan Lekeitioko Udalak: Hirigintza; Ogasuna, Ondarea eta kontuak; Herri Arazoak eta Udal langileak; Garapen ekonomikoa; Ingurugiroa eta Osasuna; Emakumea eta Berdintasuna; Gizarte Ongizatea; Kirola; Parte-hartzea eta Udal Antolakuntza; Euskara; eta Hezkuntza eta Haurtzaroa. Parte-hartzea barria da, eta Hezkuntza eta Haurtzaro Batzordea Gizarte Ongizatetik kanpo atera dituzte. Batzordeak zehazteagaz gainera, batzordeburuak be izendatu dituzte. Horrela, Maitane Larrauri alkatea Ogasuna, Ondarea eta Kontuen, Herri Arazo eta Udal langileen eta Emakumea eta Berdintasunaren batzordeburu izango da. Pili Robles alkateordeak Hirigintza Batzordea eta Herri lan eta Zerbitzuen azpibatzordea eroango ditu, bai eta Gizarte Ongizatea eta bere barruko lau azpibatzordeak be: Presoak azpibatzordea, Migratzaileak, Gazteak eta Hirugarren adina. EAJren ezetza Bi batzorde ¬Garapen ekonomikoa, Ingurugiroa eta Osasuna¬ eta zaborrak eta ura azpibatzordearen buru izango da Ainhoa Lopez; beste bitaz arduratuko da Xabier Arrate ¬Parte-hartzea eta Udal antolakuntza eta Euskara, eta Julen Urkiza eta Myriam Etxebarrietak ardura bana edukiko dituzte. Kiroleko batzordeburu izango da Urkiza, eta Hezkuntza eta Haurtzarokoa Etxebarrieta. Batzordeburuen izendapenagaz gainera, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak be zehaztuta geratu dira. Maitane Larrauri, Pili Robles, Xabier Arrate, Ainhoa Lopez eta Josu Aboitiz izango dira kideak. Batzorde horretan parte hartzeko gonbitea egin zioten Bildukoek EAJko ordezkariei, baina ez zuten onartu. Udaletik [...]
Hamaika batzorde informatzaile edukiko ditu legegintzaldi honetan Lekeitioko Udalak: Hirigintza; Ogasuna, Ondarea eta kontuak; Herri Arazoak eta Udal langileak; Garapen ekonomikoa; Ingurugiroa eta Osasuna; Emakumea eta Berdintasuna; Gizarte Ongizatea; Kirola; Parte-hartzea eta Udal Antolakuntza; Euskara; eta Hezkuntza eta Haurtzaroa. Parte-hartzea barria da, eta Hezkuntza eta Haurtzaro Batzordea Gizarte Ongizatetik kanpo atera dituzte.
Batzordeak zehazteagaz gainera, batzordeburuak be izendatu dituzte. Horrela, Maitane Larrauri alkatea Ogasuna, Ondarea eta Kontuen, Herri Arazo eta Udal langileen eta Emakumea eta Berdintasunaren batzordeburu izango da. Pili Robles alkateordeak Hirigintza Batzordea eta Herri lan eta Zerbitzuen azpibatzordea eroango ditu, bai eta Gizarte Ongizatea eta bere barruko lau azpibatzordeak be: Presoak azpibatzordea, Migratzaileak, Gazteak eta Hirugarren adina.
EAJren ezetza
Bi batzorde ¬Garapen ekonomikoa, Ingurugiroa eta Osasuna¬ eta zaborrak eta ura azpibatzordearen buru izango da Ainhoa Lopez; beste bitaz arduratuko da Xabier Arrate ¬Parte-hartzea eta Udal antolakuntza eta Euskara, eta Julen Urkiza eta Myriam Etxebarrietak ardura bana edukiko dituzte. Kiroleko batzordeburu izango da Urkiza, eta Hezkuntza eta Haurtzarokoa Etxebarrieta.
Batzordeburuen izendapenagaz gainera, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak be zehaztuta geratu dira. Maitane Larrauri, Pili Robles, Xabier Arrate, Ainhoa Lopez eta Josu Aboitiz izango dira kideak.
Batzorde horretan parte hartzeko gonbitea egin zioten Bildukoek EAJko ordezkariei, baina ez zuten onartu.
Udaletik kanpoko erakundeak
Lekeitioko Udaleko erakunde autonomoetako eta sozietate publikoetako ordezkariak be zehaztuta geratu dira. Udaleko Kirol Erakundeko eta Jubilatuen Etxeko Errektoretzako burua Maitane Larrauri alkatea izango da. Bai eta Errazten-eko Batzar Nagusi eta Administrazio Kontseiluko buru be. Lekeitioko Udaleko Kultur Erakundeko buru, barriz, Kepa Arruza izango da.
Udalaz kanpoko ordezkaritzak be banatuta daude, eta Maitane Larrauri izango da gehienetan Udaleko ordezkaria: Lea Artibaiko Garapen Agentzia, Eudel, Euskal Fondoa, Elkarkidetza, Bizkaia Kosta, Itourbask, Citta Slow, Villas Marineras eta Berdinsarea. Haurreskola Patzuergoan Pili Robles egongo da ordezkari, Udalsarean Ainhoa Lopez, BHI eta LH eskola kontseiluetan Myriam Etxebarrieta eta Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoan Xabier Arrate.
Soldata jaitsiera
Batzordeak eratu eta batzordeburuak izendatzeagaz gainera, alkatearen soldata %20an jaistea erabaki du Udalak. Soldata hori jasoko dute gainera, lehenengo urtean, Maitane Larrauri alkateak eta egun erdira egongo den beste liberatu batek. «Parte-hartzea sustatzeko funtzionamendua aldatu behar da, eta beste liberatu bat egotea komeni dela deritzogu», azaldu du alkateak.
Bestetik, Lekeitioko Udalaren ohiko batzarrak hilean behin egitea erabaki dute. Hileko lehen eguenetan egingo dira, 19:30ean. Abuztuan ez da egongo bilkurarik, eta iraileko lehen eguena jaien barruan denez, irailaren 15ean izango da hurrengoa.