Kalejira brasildarra eta antzerkia kaleak alaitzeko
Musika eta antzerkia izango dira Markina-Xemeingo kaleetako protagonistak asteburuan. Kalejira brasildarra eta kale antzerkia egongo dira bariku eta zapatuan. Batukada, Sanba eta Capoeira ikuskizunek osatutako kalejira brasildarra ibiliko da barikuan, ...
Musika eta antzerkia izango dira Markina-Xemeingo kaleetako protagonistak asteburuan. Kalejira brasildarra eta kale antzerkia egongo dira bariku eta zapatuan.
Batukada, Sanba eta Capoeira ikuskizunek osatutako kalejira brasildarra ibiliko da barikuan, Uhagonetik hasita, kaleetan zehar. 20:30ean hasita 22:00ak ingurura arte entzungo dira danbor hotsak Senzala Euskadi taldearen eskutik. Taldeak 2003. urtean hasi zuen bere ibilbidea Eskoriatzan. Pixkanaka-pixkanaka, taldea handitzen eta sendotzen joan da, eta, gaur egun, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Antzuola, Oñati, Azpeitia, Zarautz eta Zumaiako kideak ditu. Guztira, 50 pertsona inguruk, umeak eta helduak, osatzen dute taldea.
Komedia dinamikoa
Publiko guztientzako komedia «golfoa, eszentrikoa, dinamikoa, maitagarria eta xamurra» ikusteko aukera egongo da, barriz, zapatuan, 20:00etan.
Ganso izeneko artistaren Mediopelo lanak Anibal Maldonadoren istorioa kontatzen du. Oztopo guztien gainetik bere familia aurrera ateratzeko ahaleginak egingo ditu, bere «artista» dohaiak erabilita. Baina talenturik gabe, ideiarik gabe eta baliabiderik gabe, erdipurdiko ikuskizuna baino ezin daiteke egin: Mediopelo.