OHZk Atxukale omenduko du zapatuan, disko eta liburu azokaren inguruan
Euskadiko Liburu Ganbarak bariku eguerdian irekiko ditu azokako ateak, eta hilaren 31ra bitartean egongo da zabalik, Alamedan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Hamabost postutan banatuta, euskarazko nobedadeak eta eskari handiena daukaten liburuak egongo dira eskura, %10eko deskontuagaz: Jon Arretxeren Tangerko ametsak, Toti Martinez de Lezearen Nur eta alfonbra hegalaria-ren seigarren alea, Arantza Urretabizkaiaren Hiru Maria eta Goizalde Landabasoren Branskint, besteak beste. Gaztelerazko beharrek be edukiko dute lekua azokan: ez da faltako Toti Martinez de Lezearen Veneno para la corona edo Maria Dueñas eta Isabel Allenderen azkan eleberririk. Liburuak ez eze, diskoek be edukiko dute lekua postuetan: Juan Carlos Irizarren diskografia izango da aukeran. Haur eta gazteei begira, Pirritx eta Porrotxen liburu, CD eta DVDak zein Xaguzar bilduma eta Bob Esponja eta Caillouren ipuinak egongo dira. 2.400 titulu barri euskaraz Euskadiko Liburu Ganbarak jakitera emon duenez, urtean 3.500 titulu barri ateratzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan, horietatik 2.400 euskaraz, gehienak hezkuntzarako testu liburuak. Helduen literaturan ekoizpenen %16 eta haur eta gazte literaturan %25 izaten dira barrikuntzak. Euskal salmenta urtean 40 milioi eurokoa izaten da. Euskarazko 7 milioi ale saltzen dira. «Sormen eskaintza zabala dago. Gazteen arteko maila oso ona da», nabarmendu dute Euskadiko Liburu Ganbarako kideek. Irakurzaletasuna bataz beste, %57koa da EAEn. [...]
Euskadiko Liburu Ganbarak bariku eguerdian irekiko ditu azokako ateak, eta hilaren 31ra bitartean egongo da zabalik, Alamedan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era.
Hamabost postutan banatuta, euskarazko nobedadeak eta eskari handiena daukaten liburuak egongo dira eskura, %10eko deskontuagaz: Jon Arretxeren Tangerko ametsak, Toti Martinez de Lezearen Nur eta alfonbra hegalaria-ren seigarren alea, Arantza Urretabizkaiaren Hiru Maria eta Goizalde Landabasoren Branskint, besteak beste.
Gaztelerazko beharrek be edukiko dute lekua azokan: ez da faltako Toti Martinez de Lezearen Veneno para la corona edo Maria Dueñas eta Isabel Allenderen azkan eleberririk.
Liburuak ez eze, diskoek be edukiko dute lekua postuetan: Juan Carlos Irizarren diskografia izango da aukeran.
Haur eta gazteei begira, Pirritx eta Porrotxen liburu, CD eta DVDak zein Xaguzar bilduma eta Bob Esponja eta Caillouren ipuinak egongo dira.
2.400 titulu barri euskaraz
Euskadiko Liburu Ganbarak jakitera emon duenez, urtean 3.500 titulu barri ateratzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan, horietatik 2.400 euskaraz, gehienak hezkuntzarako testu liburuak. Helduen literaturan ekoizpenen %16 eta haur eta gazte literaturan %25 izaten dira barrikuntzak. Euskal salmenta urtean 40 milioi eurokoa izaten da. Euskarazko 7 milioi ale saltzen dira. «Sormen eskaintza zabala dago. Gazteen arteko maila oso ona da», nabarmendu dute Euskadiko Liburu Ganbarako kideek.
Irakurzaletasuna bataz beste, %57koa da EAEn. «Urterik urte kopurua mantendu egiten da». Emakumeak dira gehien irakurtzen dutenak, batez be 24 urtetik 50 urtera bitatekoak. Generorik irakurriena nobela historikoa da, eta azkan urteetan gorantz egin du nobela beltzak. Euskarazko liburuek gero eta gai unibertsalagoak lantzen dituzte, eta gero eta gehiago itzultzen dira euskal liburuak beste hizkuntza batzuetara. «Azokaren helburua irakurzaletasuna bultzatzea da. Oinarrizko hizkuntzan irakurtzea. Sarritan irakurleek gaztelerazko bertsioa aukeratzen dute. Gure desioa da euskarazkora jotzea».
Uztailaren 30ean, arratsaldez, sinadura bilketan batuko dira Juan Carlos Irizar, Jon Arretxe eta Kirmen Uribe. Ereinen postuan egongo dira lehenengo biak, eta Elkar-enean ondarrutarra.
Made in Ondarru
Euskal disko eta liburu azoka ondarrutarren kultura ekoizpenaren erakusleihoa izango da OHZren ekarpenez. Azkan urteetako esperientzia baikorrari jarraipena emonda, Made in Ondarru postua egongo da irekita egunero, 19:00etatik 21:00etara eta zapatu-domeketan, 12:00etatik 14:00-etara eta 19:00etatik 21:00etara. «Iazko azoka geroztik egin dituzten liburu, musika lanak, bideo zein filmeak ekar ditzakezue gure standera», egin die gonbitea ondarrutar ekoizleei OHZk. Lanak azokako standera bertara eroan beharko dira, bariku arratsaldean eta zapatu goizean.
Zapatuan, baina arratsaldean, omenaldi xumea bezain sentitua eskainiko dio Ondarroako herriak Jose Antonio Arkotxa Martija ri, bere jaiotzaren mendeurrenean. Alamedan izango da ekimena, 19:30ean, bertsolari eta dantzarien saioagaz.
Datorren domeka eta uztailaren 31 bitartean, egun batzuetan, ondarrutarrek azkan urtean euskal kulturari egindako ekarpenak aurkeztuko dituzte, 19:30ean.
Eta azoka ireki bitartean, ikusgai daude herriko argazkilarien beharrak, Udaleko Erakusketa Aretoan, arratsaldez egunero, eta goiz-arratsaldez asteburuan.
Atxukale: idazlea, antzerkilari bikaina eta euskaltzaina
Jose Antonio Arkotxa Martija Atxukale Mutrikun jaio zen 1911ko martxoaren 29an. Mutrikuko Herri Eskolan ikasi zuen, eta gero, Teneduria de libros eta kontabilitate ikasketak egin zituen. Urte askoan Mutrikuko fabrika batean egin zuen lan, bulegoan. Gero Ondarroara joan zen bizitzera, familia osoagaz. Hiru seme-alaba zeuzkan.
Antzerkilari famatua izan zen. Ikustekoa zen zelako indarraz antzezten zuen Kresaletan ikuskizunean Kitolis pertsonaia. Izugarrizko sinesgarritasuna emoten zion pertsonaiari, negarra eragin artekoa.
Bestalde, 60 eta 70. hamarkadetan Ondarroan egin ziren antzerkietan parte hartu zuen. Beti zegoen besteen antzezlanak antzezteko prest, nahiz eta berak hainbeste antzerki idatzita eduki eta Ondarroan bere antzerkirik emon ez. Irratirako gidoiak eta idazlanak be idatzi zituen, eta saritua izan zen.
Euskaltzaindiak bere elkarteko kide egin zuen. 1996ko martxoaren 17an hil zen, 85 urtegaz, Ondarroan.