Lekeitioko Aittitta Txiki kultur elkarteak XII. Marmitako Txapelketa antolatu du uztailaren 30erako. Izena eman nahi duten guztiek kultur etxera joan beharko dute. Datorren astelehena, uztailak 25 izango da marmitako txapelketan izena emoteko azken egu...
Ekozain ekologia taldeak isurketa bat salatu du. Isuria nondik zetorren aztertzen ibili ondoren, Dentici enpresako isurbidetik edo harrobietatik etorri daitekela dio ekologia taldeak. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Saileko Uren Departamentua honda...
Erreserbak zuzenean udaletxean egin beharko dira; Literaka egingo dira erreserbak, nahiz eta etxe osoa hartzeko aukera ere badagoen. Nahi izanez gero, ezkaratz hutsa edo jangela erreserbatu daitezke
Turismo bulegoan egin daitezke erreserbak; Marierrotako bisitaldiak kalitatezkoa izateko marearen araberakoak izango dira
Preso eta iheslariak etxeratzeko deia eginez, Elkartasun Eguna ospatuko da zapatuan, Lekeition. Egun osoko jaia izango da aurtengoa be. 10:00etako mendi martxak emongo dio Elkartasun Egunari hasiera. Lekeitio inguruetan ibili ondoren, Independentzia pl...
Orain aste bi, uztailaren 6an, sartu zen estreinako hegaluzea Ondarroako portuan, Laredoko txalupa batek ekarrita: 11.800 kilo izan ziren, eta 5,55 eurotik 3,30era arteko prezioa egin zuen. Hegaluze handiak –7 kilotik 9 kilora artekoa– 5,50etik 4,60ra egin zuen; koxkorrak –4 kilotik 6 kilora artekoa– 4,20 egin zuen bataz beste, eta txikiak –4 kilotik beherakoa– 3,80 euro. Danetara, 60 bat itsasontzi dabiltza hegaluze kanpainan. Ondarroan lekeitiar bi, Kalamua II eta Ondarzabal eta hiru ondarrutarrak, Itoitz kazakoa eta Ongi Etorri eta Lau Anaiak. Lekeitioko Totaio eta Oskarbi be hegaluzetan ari dira. Bermeoko 36 bat itsasontzi daude kanpainan. Asteon flota guztia etorri da etxera eguraldi txarragaz, eta astelehena, martitzena eta eguaztena izan dira hegaluzea kosta guztian egon diren egun bakarrak. 5-10 zentimoren barruan, kofradia guztietan 4,20tik 3,50 eurora arte egin du kiloak. Tamaina handia ibili da batez be. Kanpaina, ahul xamar Ahul doa kanpaina, arraina bera ez delako oraindik askorik agertu, eta eguraldiak be ez duelako laguntzen. Azkan egunetan topatu dute hegaluzea, egun bi, egun bi eta erdiko distantziara, Irlandaruntz. «Bertan egongo da, baina ez den bueltatzen arraina da hegaluzea». Asteburuan Galizia, Asturias eta Kantabria inguruan be topatu dute hegaluzea, baina txikia. Asteon 40.000 kilo lehorreratu dituzte Ondarroako Kalare Deuna Kofradian, Lekeitioko bi [...]
Eraikina elizarena den arren, Udalak eraitsi du erortzeko zorian zegoela argudiatuta
Santa Katalina itsasargiko postshow izeneko gelaren edukia barriztuko du Udalak. Bisitariek gitxien baloratzen duten gelari beste bizitasun bat emon nahi dio Udalak. Momentuz, baldintzak zehazten dabiltza, eta gero, ideien lehiaketa antolatzeko asmoa d...