Eguraldi txarra ari da baldintzatzen hegaluze kanpaina azkan egunetan
Orain aste bi, uztailaren 6an, sartu zen estreinako hegaluzea Ondarroako portuan, Laredoko txalupa batek ekarrita: 11.800 kilo izan ziren, eta 5,55 eurotik 3,30era arteko prezioa egin zuen. Hegaluze handiak –7 kilotik 9 kilora artekoa– 5,50etik 4,60ra egin zuen; koxkorrak –4 kilotik 6 kilora artekoa– 4,20 egin zuen bataz beste, eta txikiak –4 kilotik beherakoa– 3,80 euro. Danetara, 60 bat itsasontzi dabiltza hegaluze kanpainan. Ondarroan lekeitiar bi, Kalamua II eta Ondarzabal eta hiru ondarrutarrak, Itoitz kazakoa eta Ongi Etorri eta Lau Anaiak. Lekeitioko Totaio eta Oskarbi be hegaluzetan ari dira. Bermeoko 36 bat itsasontzi daude kanpainan. Asteon flota guztia etorri da etxera eguraldi txarragaz, eta astelehena, martitzena eta eguaztena izan dira hegaluzea kosta guztian egon diren egun bakarrak. 5-10 zentimoren barruan, kofradia guztietan 4,20tik 3,50 eurora arte egin du kiloak. Tamaina handia ibili da batez be. Kanpaina, ahul xamar Ahul doa kanpaina, arraina bera ez delako oraindik askorik agertu, eta eguraldiak be ez duelako laguntzen. Azkan egunetan topatu dute hegaluzea, egun bi, egun bi eta erdiko distantziara, Irlandaruntz. «Bertan egongo da, baina ez den bueltatzen arraina da hegaluzea». Asteburuan Galizia, Asturias eta Kantabria inguruan be topatu dute hegaluzea, baina txikia. Asteon 40.000 kilo lehorreratu dituzte Ondarroako Kalare Deuna Kofradian, Lekeitioko bi [...]
Orain aste bi, uztailaren 6an, sartu zen estreinako hegaluzea Ondarroako portuan, Laredoko txalupa batek ekarrita: 11.800 kilo izan ziren, eta 5,55 eurotik 3,30era arteko prezioa egin zuen.
Hegaluze handiak –7 kilotik 9 kilora artekoa– 5,50etik 4,60ra egin zuen; koxkorrak –4 kilotik 6 kilora artekoa– 4,20 egin zuen bataz beste, eta txikiak –4 kilotik beherakoa– 3,80 euro.
Danetara, 60 bat itsasontzi dabiltza hegaluze kanpainan. Ondarroan lekeitiar bi, Kalamua II eta Ondarzabal eta hiru ondarrutarrak, Itoitz kazakoa eta Ongi Etorri eta Lau Anaiak. Lekeitioko Totaio eta Oskarbi be hegaluzetan ari dira. Bermeoko 36 bat itsasontzi daude kanpainan.
Asteon flota guztia etorri da etxera eguraldi txarragaz, eta astelehena, martitzena eta eguaztena izan dira hegaluzea kosta guztian egon diren egun bakarrak. 5-10 zentimoren barruan, kofradia guztietan 4,20tik 3,50 eurora arte egin du kiloak. Tamaina handia ibili da batez be.
Kanpaina, ahul xamar
Ahul doa kanpaina, arraina bera ez delako oraindik askorik agertu, eta eguraldiak be ez duelako laguntzen. Azkan egunetan topatu dute hegaluzea, egun bi, egun bi eta erdiko distantziara, Irlandaruntz. «Bertan egongo da, baina ez den bueltatzen arraina da hegaluzea».
Asteburuan Galizia, Asturias eta Kantabria inguruan be topatu dute hegaluzea, baina txikia.
Asteon 40.000 kilo lehorreratu dituzte Ondarroako Kalare Deuna Kofradian, Lekeitioko bi itsasontzi eta herriko hiruren artean.
Atzo 10:00etan atera ziren Gipuzkoako portuetatik hegaluzetara, eta ondarrutarrak Bilbon zeuden, karnatak prestatzen.
Egun gitxian arrain asko egon da portu guztietan, baina kontserberak sartu dira, eta hori dela eta, nahikoa prezioa ona egin du hegaluze kiloak: 3,60 euro bueltan. Aurreko urteetan, data hauetan, prezioa baxuagoa izan da. Falta dena kiloak izan dira. Ertaina 3,80 bueltan egon da saltzen Ondarroako bentan. Merkatu plazan, tamaina bera, 5,90 eurotan zegoen saltzen atzo.
Bermeon atzo goizean egin zuten salmenta: txalupa batek ekarri zuen arraina: 18.500 kilo, bataz besteko 4 eurotan: handia 13.000 kilo, biribila 5.000 kilo eta txikia 300 kilo.
Lekeitioko itsasontziak herenegun arratsaldean atera ziren portutik: Ondarzabal eta Kalamua II, Totaio eta Oskarbi, azkan hori Bermeon amarratuta egoten dena.
Eguraldiak lagunduz gero, abuztuan hobera egin beharko luke hegaluze kanpainak. Horixe espero dute kofradietan.
Antxoaren kupoa
30
Milioi kilo. Bikoiztu egin da datorren urteko antxoaren kupoa, 15 tonatik 30 tonara. Bakoir hartu dute arrantzaleek albistea, horrek antxoaren biomasaren berreskuperapena adierazten duelako. Iragarpena ona da, eta urrian berba egingo dute antxoaren egoeraren inguruan.