Jendearentzat zabaldu dituzte Marierrotako ateak
Turismo bulegoan egin daitezke erreserbak; Marierrotako bisitaldiak kalitatezkoa izateko marearen araberakoak izango dira
Marierrota bisitarientzat zabalik dago atzotik. Mareen bidez funtzionatzen duen errota ikusteko Lekeitioko turismo bulegoan egin daitezke erreserbak. «Aurreko barikuan zabaldu genuen, poliki-poliki hasi nahi baigenuen. Proba modukoa izan da joan den asteburua. Baina gaurtik nahi duen guztiak ikus dezake», azaldu du Udaleko Enplegu eta Garapen Agente Xabier Gabiolak.
Bisitaldiak «erakargarriak» izateko, eta errotaren funtzionamendua bere osoatasunean ezagutu ahal izateko, mareen araberako ordutegia prestatu dute. «Errotaren funtzionamendua bere osotasunean ikusi ahal izateko marea behean egotea beharrezkoa da. Dikearen eta marearen arteko diferentzi hori da errotarria mugitzeko indarra egiten duena. Horregatik jarri behar izan dugu ordutegia».
Kultura eta ingurumena
Marierrotako bisitaldiak bi esparru ezagutzeko aukera eskaintzen dio bisitariari: alde batetik, errotaren historiari jarraituz herriko garapenaren historiara hurbiltzeko aukera emoten du; beste alde batetik, kokatuta dagoen inguruneko biodibertsitateari buruzko informazioa eskaintzen du.
Bisitaldia errotaren barruan hasten da. Eta haren historiari buruzko ikus-entzunezko motz bat ikusi ondoren, errota-harriak martxan ikusi ahal izango dira. Lau errota daude eraikinaren barruko aldean. Bakoitzak prozesuaren zati bat ulertzen laguntzen dio bisitariari.
Ostean, inguruko biodibertsitatearari buruzko informazioa eskaintzen zaio bisitariai. Horretarako, ikus-entzunezkoa, panelak, eta eraikinaren inguruan paseotxoa daude aukeran.
Bistaldiak guztira, 40 minutuko irauopena dauka. Nagusiek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta txikiek (3-12 urte bitartekoek), ostera, 3.5 euro.