Santa Katalina itsasargiko ‘postshow’ gelako edukia aldatuko dute
Santa Katalina itsasargiko postshow izeneko gelaren edukia barriztuko du Udalak. Bisitariek gitxien baloratzen duten gelari beste bizitasun bat emon nahi dio Udalak. Momentuz, baldintzak zehazten dabiltza, eta gero, ideien lehiaketa antolatzeko asmoa d...
Santa Katalina itsasargiko postshow izeneko gelaren edukia barriztuko du Udalak. Bisitariek gitxien baloratzen duten gelari beste bizitasun bat emon nahi dio Udalak.
Momentuz, baldintzak zehazten dabiltza, eta gero, ideien lehiaketa antolatzeko asmoa dauka Udalak. Gelan, momentu honetan, arrantzari lotutako argazki panelak daude, eta horri beste buelta bat emotea da asmoa.
Bisita gehiago
Santa Katalinako Itsasargian itsasaldi birtuala esperimentatu eta nabigazioaren oinarrizko hastapenak eta itsas seinaleak interpretatzen ikasi daiteke. Amaieran pasatzen da bisitaria interpretazio zentruko postshow gelatik.
Egitasmoaren asmoa bisitariak gehitzea da. Funtzionamenduan egon den lehen urtean 10.000 lagunek bisitatu dute itsasargia.