Udalak bere gain hartuko du Atxagarai aterpetxearen gestioa
Erreserbak zuzenean udaletxean egin beharko dira; Literaka egingo dira erreserbak, nahiz eta etxe osoa hartzeko aukera ere badagoen. Nahi izanez gero, ezkaratz hutsa edo jangela erreserbatu daitezke
Aulestiko Udalak zuzenean kudeatuko du Atxagarai aterpetxea, lehen modura. «Edozeinek ordaintzeko moduko prezioan, paraje atsegin eta lasaiaz goza daiteke, natur-ingurune parebakoan». esan du MieklAnsotegi alkateak. Erreserbak egin nahi dituztenek udaletxera deitu dezakete.
Ubilla eta Atxagarai aterpetxeen ustiaketa esku pribatuetan egon da azken sei urteotan. Abuztuaren 19tik aurrera, ordea, Atxagarai Udalaren esku geldituko barriro. Interesa dutenek, baina, oraindixeik egin ditzateke erreserbak.
«Aulestiko Udalak bultzada eman nahi dio Atxagarai aterpetxeari; antzina egoten zen mugimendua berreskuratzeko ahalegina egin nahi dugu». Beheko solairuan, ezkaratza, egongela eta komun bi daude; eta goian, 22 pertsonak lo egiteko literak eta dutxak. «Literaka egingo dira erreserbak, etxe osoa hartzeko aukera badago be, eta nahi izanez gero, ezkaratz hutsa ere erreserbatu daiteke». Prezioak hauek dira: pertsonako eta gaueko: 12 euro; ezkaratzaren erabilera: 15 euro eta jantokiaren erabilera: 10 euro. Edozein eratako publikoari zuzenduta dago, adibidez, familia, koadrilak eta eskolak. Interesa daukatenek edo informazioa lortu nahi dutenek udaletxera deitu behar dute: 94 627 9006.