Izerdituta baina jairako gogoagaz ailegatu dira koadrilak 20:00etarako plazara. Lekeitioko alkate Maitane Larrauriren berben ondoren pregoilariak hartu du berba eta lau ohartxu bota nahi izan ditu Jose Migel Meabek: Euskal herrian hasi dugun saihesbidea danon artean amaitzea datorren urtean “danok gagoz” esan ahal izateko. Ume, gazte zein nagusi, ez izateko gabeko txori bakarrik eta eguneko ekintzetan be parte hartzeko. Jaiak ederto pasatzeko baina, errespetatuta. Azkenik eta amaitzeko, eskerrak emon Aittitta Makurra, Atezuan eta Paparroiak koadrileri euren laguntzagaitik. Arazotxoren baten ondoren, alkateak bota du azkanean txupina, eta eztanda egin du jaiak. Musika, kantu, dantza eta algara artean jaitsi da Antero, eta ondoren, bajadako mozorro onenen sariak banatu dituzte. Aurtengo irabazleak, Bikingoak; Don Terentzio, Doña Tomasa eta enanuak eta Mexikarrak izan dira.
Astopotruak izan dira aurtengo Futbol 7 lehiaketako irabazleak. Penaltiek erabaki dute, gaur goizean, Larrotegi futbol zelaian jokatu den finala. Finaleko jokalari onena Edgar Joaquin izan da eta aurtengo txapelketan golik gehien sartu duena, barriz, M...
Udaletxeko balkoira begira ipiniko dira gaur iluntzean lekeitiarrak. Koadrilen mozorro koloretsuek beteko dute beste urte batez herriko plaza, eta kanpai hots eta txupinazoaren eztandagaz hasiko dituzte zortzi eguneko sanantolinak. Jose Miguel Meabe izango da aurten pregoilari. Hainbat urte daroaz Meabek gazteei eta herriari begira beharrean. Horregatik aukeratu dute jaiei sarrera emoteko. «Ezustean» eta «pozik» hartu du albistea Aittitta Makurra eta Aittitta Txikiko kideak. «Urte askoko ibilbidearen aitorpena eskertzeko da», dio. «Pelmada handirik emon barik», pare bat minutuko pregoia botako duela be aurreratu du Meabek. «CD ROM pilo bat daukat buruan eta horretako bat martxan jarriko dut berbetan hasten naizenean». Azkanerako, barriz, orri batzuk be eroango dituela gaineratu du, umorez : «Letra handiagaz idatzita eroango ditut, antiojurik ez dut eroango eta». 28 urte Aittitta Txikigaz, eta Aittitta Makurran gehiago emon ditu Jose Migel Meabek. Era askotako ekimenak antolatzen eta jaietan parte hartzen aritu da taldean, eta aurten be jaietarako ekimenak prestatzen dabiltzala jakitera emon du. Aittitta Txikirentzat sanantolinetako egun handia zapatua izango da. Egun horretan egingo dira makailau eta paella txapelketak. Momentuz, 92 taldek emon dute izena makailau lehiarako eta paellan 88 bat izango dira. Horrela, lagun asko batuko da zapatuan plazan egingo den bazkarira. 1.100 pertsonatik gora izango dira, hori [...]