28 urteko lekeitiar bat hil da moto istripuan
28 urteko gizonezko bat hil eta 21 urteko neska bat larriki zauritu da gaur goizean, 09:20 aldean, Lekeitioko Santa Elena etorbidean, moto istripuan. Gizonezkoa zihoan motoa gidatzen, eta istripua gertatu den lekuan bertan hil da zauriek eraginda. Emak...
28 urteko gizonezko bat hil eta 21 urteko neska bat larriki zauritu da gaur goizean, 09:20 aldean, Lekeitioko Santa Elena etorbidean, moto istripuan. Gizonezkoa zihoan motoa gidatzen, eta istripua gertatu den lekuan bertan hil da zauriek eraginda. Emakumea helikopteroz eroan dute Gurutzetako ospitalera, zauri oso larriekin. Hildako gizonezkoa lekeitiarra da, eta zauritutako emakumea Gernikarra, Ertzaintzak jakitera emon duenez. Behin diligentzia judizialak egindakoan, Bilboko auzitegiko mediku patologia zerbitzura eroango dute hildakoa, han autopsia egiteko. Ertzaintzak hasi ditu istripua argitzeko ikerketak.
Gertaera larri horren aurrean, Dolu Eguna izendatu du Udalak San Antolin Eguna.