Kandido Zubikarai euskal preso politikoa 20:00ak inguruan laga dute libre. Ordu horretan Villena II kartzelako (Alacant, Herrialde Katalanak) atea aurrean utzi dute, senideak oraindik bidean zirela. Senideak 09:00ak aldera ziren ailegatzekoak, esp...
Kandido Zubikarai preso politiko ondarrutarra gaur gauerdia aurretik kaleratzeko agindua emon du epaileak. Gaur eguerdian, 14:00ak aldera jaso dute senideek abisua abokatuaren bitartez. Ordu horretan joan da agente judiziala Villena IIko kartzelara (Alacant, Herrialde Katalanak), askatasun eskaeragaz. 22 urte eta erdi egin ditu Zubikaraik preso, «etakidea izatea» egotzita. Presoaren senideek jakin eragin dutenez, Zubikarairen abokatuak askatasun eskaria eginda zeukan, eta erabakiaren zain zeuden. Halanda be, ezustean harrapatu zituen albisteak. «Pozik gaude, eta guztia prestatzen bere bila joateko», zioen Zubikarairen anai batek espetxerako bidea hartu aurretik. Zazpi orduko bidaia zeukaten aurretik. Bizi arteko espetxe zigorra 1989ko apirilaren 16an espetxeratu zuten Kandido Zubikarai Badiola, eta zigorraren hiru laurdenak beteta, 2001ean egon behar zuen libre. Zigorra osorik betearazi zioten, baina, eta behin hori bete zuenean, 2006an, Parot doktrina ezarri zioten, zigorra beste bost urtez luzatuz. Askatasunak eta Etxerat-ek gogor kritikatu zuten Auzitegi Goreneko 197/2006 sententziaren irizpidea ezarri izana. 2006ko urriaren 14an deitu zion abokatuak Iñake Goñiri, Zubikarairen emazteari. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralak bere senarrari Parot doktrina ezarri ziola, eta Zubikarairi espetxe zigorra bost urte luzatu ziotela jakinarazi zion abokatuak. 2006ko urriaren 27an kalera atera beharrean 2011ko urriaren 27an aterako zela eta hurrengo bost urteetan «erredentzioetarako eskubidea» izango zuela esaten zuen [...]
Eneko Etxabururen lagunek batzarra deitu dute bariku arratsaldean, Gaztetxean. 18:00etan egin dute hitzordua. «Eneko urtebetean falta da gure artetik, etorri eta adierazi zure babesa». Iazko irailaren 23az geroztik dago Etxaburu kartzelan. Logroñoko...