Eneko Etxaburu preso politikoaren askatasuna eskatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte zapaturako, eguerdian hasi eta iluntzera arte, Gazte eta aske, irabazi arte! lelopean. 12:00etan, argazkia aterako da alde zaharrean, eta ostean, elkarretaratzean ...
Hilaren 16a, Piñastei Eguna edo Mariñel Eguna, izan ohi da Kalbaixotako azken eguna. Jarraian datorren asteburuan, ordea, jaiak sortzen duen zurrumurrua entzuten da. Aurten hurrengo eguna, hilaren 17a, zapatua zen. Bain aurten zurrumurrua, burunbada bihurtu zen. Kalbaixogainean hasitako jaia, Kalbaixogainean amaitu zen inoiz baino kolore, usain, zarata eta zapore gehiagorekin. Kalbaixogaina jaigune esanguratsu bihurtu izanaren errudunak Olabarrieta, Ibiri eta Laranga auzoko bizilagunak izan dira. Lanari ukorik egin ez arren, jaia baztertu nahi ez duten herritarrena. Izan ere, Kalbaixo jaiak, mutrikuar denenak diren arren, eurentzat inorentzat baino bereziagoak dira. Auzotarrek jaietan eduki duten parte hartzea goraka joan da azken urtetan. Eta aurten inoiz baino nabariagoa izan da; bai eurek zuzenean burutu dituzten ekintzengatik, baita egunak edukiz betetzeko egin dute ahaleginagatik. Nabarmentzeko da aurten antolatutako lehenengo harri jasotzeko txapelketa. Izen handiko zazpi harri-jasotzaile aritu dira elkarren aurka. Egitekoa ondokoa zen: Pedro Mari Txurruka Aritza herriko harri jasotzailearen hiru harri erabilita, ahalik eta jasoaldi gehien egitea. Harriak 20 eta 30. hamarkadetan plazan aritzen zen Aritzarenak ziren: 135 kiloko errekatangularra, 100 kiloko kubikoa eta 100 kiloko zilindora. Lan horretan onena Izeta II.a izan zen. Guztira 77 jasoaldi egin zituen. Gertutik jarraitu ziotenak, Izeta IV (70 jasoaldi) eta Belioso (69 jasoaldi) izan ziren. Inoiz baino [...]
Zubi Barritik barra puntaraino. Hantxe egongo da datorren zapatuan giroa XIII. Umeen Arrantza Lehiaketa tarteko. Ohikoa denez, amuagaz egin beharko da arrantza, lazunik ezingo da arrantzatu eta arrainak zazpi zentimetro eduki beharko dute gitxienez. Aurten, baina, barrikuntzagaz dator lehiaketa. Izan be, aurreko urteetan ez modura, 4 urtetik 8 urtera arteko umeek opari bera jasoko dute, zenbat arrain arrantzatzen duten kontuan hartu barik. «Pentsatu dugu danentzako saria egotea», esan du Joseba Gartzia Arrigorri Itsas Arrantza Elkarteko lehendakariak. «Umeko lau kainabera-eta erabili izan dituzte sarritan, eta gurasoek endredotan amaitu izan dute». Arrainik handiena harrapatzen duen gaztetxoak, halanda be, edukiko du erregalu berezia. 9 urtetik 14ra artekoek be, danek edukiko dute zer edo zer. Eta ohiko sariak be mantendu egingo dira: arrain pisotsuena hartzen duenak, garau gehien dituenak eta neska zein mutil gazteenak erregalu mardula jasoko dute. Maixa eta Manexen saioa Arrantzan ondo-ondo egiteko be edukiko dute zer edo zer gazteek: antolatzaileek ogitartekoa eta freskagarria emongo diote ume bakoitzari lehiaketa hasi aurretik, eta amaieran, gozokiak. 14:00etan ipini dute hitzordua Arrigorrikoek frontoian. Batzeko ordua izango da hori, eta aurretik, oraindik izenik emon ez dutenek, egin ahalko dute. Ikastetxeetan izena emon dutenei batuko zaizkie azkan momentukoak. Eta egongo da bat edo bat kanpotik etorritakoa be: [...]
43 eta 47 urteko gizonezkoak atxilotu zituen joan den barikuan Ertzaintzak Errenterian, marihuana landatu eta edukitzeagatik. 11:30ak ziren zabortegi baten ondotik pasatzen ari zen patruila bateko agenteek marihuana usaina hartu zutenean. Agenteak zabo...