Umeen arrantza lehiaketan parte hartzen duten guztiek edukiko dute erregalua
Zubi Barritik barra puntaraino. Hantxe egongo da datorren zapatuan giroa XIII. Umeen Arrantza Lehiaketa tarteko. Ohikoa denez, amuagaz egin beharko da arrantza, lazunik ezingo da arrantzatu eta arrainak zazpi zentimetro eduki beharko dute gitxienez. Aurten, baina, barrikuntzagaz dator lehiaketa. Izan be, aurreko urteetan ez modura, 4 urtetik 8 urtera arteko umeek opari bera jasoko dute, zenbat arrain arrantzatzen duten kontuan hartu barik. «Pentsatu dugu danentzako saria egotea», esan du Joseba Gartzia Arrigorri Itsas Arrantza Elkarteko lehendakariak. «Umeko lau kainabera-eta erabili izan dituzte sarritan, eta gurasoek endredotan amaitu izan dute». Arrainik handiena harrapatzen duen gaztetxoak, halanda be, edukiko du erregalu berezia. 9 urtetik 14ra artekoek be, danek edukiko dute zer edo zer. Eta ohiko sariak be mantendu egingo dira: arrain pisotsuena hartzen duenak, garau gehien dituenak eta neska zein mutil gazteenak erregalu mardula jasoko dute. Maixa eta Manexen saioa Arrantzan ondo-ondo egiteko be edukiko dute zer edo zer gazteek: antolatzaileek ogitartekoa eta freskagarria emongo diote ume bakoitzari lehiaketa hasi aurretik, eta amaieran, gozokiak. 14:00etan ipini dute hitzordua Arrigorrikoek frontoian. Batzeko ordua izango da hori, eta aurretik, oraindik izenik emon ez dutenek, egin ahalko dute. Ikastetxeetan izena emon dutenei batuko zaizkie azkan momentukoak. Eta egongo da bat edo bat kanpotik etorritakoa be: [...]
Zubi Barritik barra puntaraino. Hantxe egongo da datorren zapatuan giroa XIII. Umeen Arrantza Lehiaketa tarteko. Ohikoa denez, amuagaz egin beharko da arrantza, lazunik ezingo da arrantzatu eta arrainak zazpi zentimetro eduki beharko dute gitxienez.
Aurten, baina, barrikuntzagaz dator lehiaketa. Izan be, aurreko urteetan ez modura, 4 urtetik 8 urtera arteko umeek opari bera jasoko dute, zenbat arrain arrantzatzen duten kontuan hartu barik. «Pentsatu dugu danentzako saria egotea», esan du Joseba Gartzia Arrigorri Itsas Arrantza Elkarteko lehendakariak. «Umeko lau kainabera-eta erabili izan dituzte sarritan, eta gurasoek endredotan amaitu izan dute».
Arrainik handiena harrapatzen duen gaztetxoak, halanda be, edukiko du erregalu berezia.
9 urtetik 14ra artekoek be, danek edukiko dute zer edo zer. Eta ohiko sariak be mantendu egingo dira: arrain pisotsuena hartzen duenak, garau gehien dituenak eta neska zein mutil gazteenak erregalu mardula jasoko dute.
Maixa eta Manexen saioa
Arrantzan ondo-ondo egiteko be edukiko dute zer edo zer gazteek: antolatzaileek ogitartekoa eta freskagarria emongo diote ume bakoitzari lehiaketa hasi aurretik, eta amaieran, gozokiak.
14:00etan ipini dute hitzordua Arrigorrikoek frontoian. Batzeko ordua izango da hori, eta aurretik, oraindik izenik emon ez dutenek, egin ahalko dute. Ikastetxeetan izena emon dutenei batuko zaizkie azkan momentukoak. Eta egongo da bat edo bat kanpotik etorritakoa be: Markina-Xemein, Eibar, Durango eta Berrizko batzuek emonda daukate izena.
Danak alkartuta, iaz egin legez, kalejiran joango dira Itsasaurre plazaraino. Jarraian, bolanderak emongo dio hasiera lehiaketari, 14:45ak aldera. 17:00etan batu beharko dira kainaberak.
Udaletxeko plazan jarraituko du egunak. Sari banaketak iraun bitartean, Maixa eta Manex pailazoen ikuskizunagaz gozatu ahalko dute ikusleek. «Giro edar-edarra egongo da, eta etorri danok», esan dute Arrigorri Itsas Arrantza Elkartekoek, barrezka.