Urritik ekainera arteko ikastaroak eta ikastaro trinkoak dakartza eskaintzan Kresala Kultur Elkarteak 2011-2012 ikasturtera begira. Musika alorrean, haurrentzako musika tailerra, solfaketa, pianoa, txistua, trikitixa, panderoa eta bandarako musika tres...
Zierdamendin, Etxebarria eta Elgoibar arteko pagadian bat egin zuten domekan, hainbat lagunek, 1936an bertan hildakoei omenaldia egiteko. 75 urte betetzen ziren, Diaz de Riveraren indar faxistak, Nafar Brigadetan antolatutako erreketeen indarragaz bate...
Nagusien ezagutzak oinarri hartuta, auzolanean antolatu dituzte San Jeronimon jaiak. Barikuan izango dute jaiegun handia auzoan, San Jeronimo eguna. Jaiak 10:30ean izango du hasiera, txupinaren eztandarekin. Datozenei begira, baina auzokoak ahaztu barik prestatu dituzte azkan hilabeteetan jaiok. Hamabost-bat baserrietako auzotarrak ibili dira lanean, auzokoak ez diren lagun batzuen laguntzarekin. «Elkarlanean egiten ditugu gauzak. Horrek ematen digu indarra», azaldu du San Jeronimoko jai batzordeak. Maiatzetik dabiltza batzarrak egiten, eta joan den abuztuan hasi ziren eginbehar handiak egiten, guneak garbitzen eta. Azkan egunetan iluntzerokoak dira bilerak. «Ahal duten guztiak etortzen dira. Daukagu lasaitasuna jakinda jendea prest dagoela egunotan lan egiteko». Merezi duen ahalegina Iaz hasitako ekimenak jarraipena edukiko du asteburuan. Mijoa oroitzapenean egingo dute berriro, iaz ikusteko aukerarik izan ez zutenentzat eta berriz antzineko ohituretan murgildu nahi dutenentzat. Taloa egin eta saldu, belarrak zelan moztu, erropak zelan garbitu… hori guztia eta gehiago antzeztuko dute auzokoek. Erakustaldietan 25-30 lagun inguru egongo dira lanean. Ikusleek ezer ez galtzeko sokekin egongo da ibilbidea markatuta. Iazkoa erakustaldia errepikatu egingo dute, hortaz. «Jendeari asko gustatu zitzaion, eta bere horretan mantenduko dugu». Hala eta ere, berrikuntza bat egon egongo da Mijoa Oroitzapenean ikuskizunean. Domekan izango da hori: 13:00ak aldera, Josu Larrañagak senda belarren gainean berba egingo du, argazkiekin lagunduta eta belarrak [...]