Pisu libreko idi probak lehiatuko dira urriaren 7an eta 9an Etxebarriko probalekuan. Parte hartzeko izena domekan emon behar da, 12:00etatik 13:00etara udaletxera deituta: 94-616 64 32 telefono zenbakira deituta.
Karkabia kultur elkarteak ikastaro eskaintza zabala prestatu du aurtengo ikasturteari begira. Argazki kodeak tailerra, gorputz adierazpena, dantza garaikide eta antzerki tailerra, mugimendu askerako tailerra, sabel dantza, eta multi zirko tailerra jarr...
Ein Daigun Bidi herri ekimenak pare bat hilabete daroaz martxan Ondarroan. Orain, aurkezpena egiteko momentua ailegatu da. Zapatuan izango da, Itsasaurre plazaren bueltan. Antolatzaileek jakitera emon dutenez, aurkezpenak ez du «betiko itxura» edukiko. Ohiko agerraldietatik aparte, kalejira bizia, koloretsua, zaratatsua eta alaia egingo da. Hasiera, gainera, ez da Itsasaurren izango. Kalejira Kamiñazpitik aterako da, 12:30ean, besteak beste, hankapalu eta buruhandiekin. Isiltasunaren aurrean, zarata «Herritarrak gonbidatu nahi ditugu kalejirara txistuekin, turutekin, burduntzaliekin, lapikoekin eta tapekin etortzera». Balkoietatik begira daudenei be egin diete eskaria. «Tapak jotzera animatu nahi ditugu kalejira pasatu ahala». Itsasaurre plazan segituko du ekimenak, koadrilen arteko herri kirolekin. Pintxoak eta sagardo kupela be egongo dira jai eremuan, ekimena borobiltzeko. Zapatuko aurekezpen deia sarean be badago ikusgai: http://eindaigunbidi.blogspot.com/2011/09/adi-irailak-1-larunbata-jai-handixe-eta.html Ein Daigun Bidi Gernika Akordioaren ondorioz euskal preso eta iheslarien eskubideen alde sortutako Egin dezagun bidea ekimenaren harira hasi zen martxan Ondarroan, udan.
Jon Maiak zuzendutako Apaizac Obeto dokumentala emongo dute barikuan, 20:00etan Azkue Aretoan. Abentura eta historia. Zer garen ulertzeko ezinbestekoa ez ezik, itsasoa kultura eta memoria putzu sakona dela aldarrikatu nahi duen dokumentala da Apaizac Obeto espedizioa, azken balea txaluparen kondaira. Pasaian eraikitako azken euskal balea txalupa honek, nabigazio arkeologikoaren bidez, ipar ameriketako historia ofizialetik kanpo dagoen euskal arrantzale haien mende beteko arrasto garrantzitsua lanbro artetik argitara aterako du: balearen lehenengo industria, euskararen eragina, ipar ameriketako natiboekin harremanak, marinelen eguneroko bizitza,…
Ikasturte politikoa hasteagaz batera, Markina-Xemeingo herritarrei dituzten asmoak ailegarazi nahi izan dizkie udal agintean dagoen Bilduk. Herritarren parte hartzea helburu, nbat ekintza burutzen dabiltzala jakitera emon dute. “Hilabetero osoko ...
Final zortzirenetan hasi zuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako ibilbidea, Andoainen, Aitzol Astigarragak (Mutriku, 1976). Epaile taldean dabil ordundik. Zapatuan Elgoibarren daukate eginda hitzordua. 14 epaile zabiltzate Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Hala da. Ez da kopuru handia, eta saiatzen gara lan karga arintzen. Lehen zatian batzuk ibili ziren, tartean Eneritz Azkue mutrikuarra. Eneritz final laurdenetan sartuko da berriz epaile lanak egitera. Ni final zortzirenetan nabil orain, eta gero, finalerdietan ariko naiz. Finalera begiratuta, batu egingo gara guztiok, eta esperientzia-eta kontuan hartuta, bost aukeratuko ditugu. Prestakuntza be jaso zenuten… Aurreko txapelketatik hona ez du etenik izan epaile taldeak. Maiztasun batekin batu izan gara, orduan, beti mantendu dugu elkarrekin hartu-emona. Txapelketa honi begira, orain urtebete hasi ginen lanean. Zelan konpontzen zarete? Ondo. Elkarrekin ordu asko pasa izanak prestakuntzan zerikusia dauka. Lagun giroa dago. Aurkikuntzarik egin duzu oholtza gainean? Bat baino gehiago egon dira. Ez dakit esan daitekeen aurkikuntzak direla. Bertsolari guztiak ezagutzen ditugu, maiatzean erakutsi zuten batzuek zertarako gai ziren, eta beste batzuk orain ari dira erakusten. Egia esan, polita da ikustea maiatzeko fasean sailkatu zirenak orain maila altuagoa ematen, lehendik sailkatutako bertsolariekin batera. Maila hau koxka bat gorago dago, ikusle gehiago, exijentzia handiagoa. 18-19 urteko gazteak zelan moldatzen diren ikustea bada polita. Gpuntuak harrapatu [...]