Datorren zapatuan ospatuko da, aurtengo, Urriko Azoka Nagusia Markina-Xemeinen. Antolatzailea, betiko legez, Lea-Artibai Amankomunazgoa izango da. Egitaraua: 10:00. Azokaren zabaltzea. 10:00. Blond Akitania behien Bizkaiko Txapelketaren hasiera. 11:00...
Urriaren 17tik abenduaren 1era altzarien zaharbarritze ikastaroa emango dute kultur etxeko lehen solairuan. Izena emoteko epea zabaldu dute, eta kultur etxeko bulego orokorrean egin daiteke. Plazak mugatuak izango dira eta ikastaroko prezioa 60 euroko...
Arretxinagako plaza bete-beteta egon da asteburuan. Eguen arratsaldean, umeak izan baziren nagusi, bariku gauean gazteak; zapatuan eta domekan adin guztietako jendea izan da ikuskizunak txalotu dituena. Jai alaiak espero zituen Arretxinagako Jai Batzordeak, eta horrelaxeak izan dira azkenean. San Miguel egunetik hasita, ez da girorik falta izan. Sarekada eta Ze Esatek taldeek inguruko herri guztietako gazteak erakarri zituzten bariku gauean Arretxinagara, eta goizaldera arte iraun zuen martxak Aire Aireren erromeriagaz. Zapatuan, barriz, kirola izan zen lehen orduetako protagonista, mendi bizikleta martxako txirrindulariek Arnoate zirkuituko azken proba egin zuten-eta Arretxinagako inguruetan zehar. Arratsaldean, ostera, futboleko beteranoen triangeluarra jokatu zen Barroetan. Artibai, Mutriku eta Aurrera taldeen arteko lehian, etxekoak, Artibaikoak izan ziren nagusi, eta iluntzean hartu zuten saria jai batzordearen eskutik. Artibaikoak be, esker onez, oparitxoa egin zieten antolatzaileei. Pitxu, alkate Kalejiran ailegatu eta kalejiran joan ziren zapatu arratsaldeko Maskaradako protagonistak, eta tartean, musika, kantu, dantza, bertso, antzezpen, eta, batez be, alaitasuna utzi zuten. Markina-Xemein herria okupatu eta Xemein herria berreskuratu zuten umorez betetako matxinadaren bitartez. Gainera, Pitxu izendatu zuten alkate, eta ordenantza barriak be sortu zituzten. Besteak beste, jai paganoak ospatuko dira, eta herritarrek Karmengo iturritik irtengo duen ardoa eta patxarana edan ahalko dituzte. Maskaradak ikusleen barre eta txaloak eragin bazituen, [...]