Barre, txalo eta dantza
Arretxinagako plaza bete-beteta egon da asteburuan. Eguen arratsaldean, umeak izan baziren nagusi, bariku gauean gazteak; zapatuan eta domekan adin guztietako jendea izan da ikuskizunak txalotu dituena. Jai alaiak espero zituen Arretxinagako Jai Batzordeak, eta horrelaxeak izan dira azkenean. San Miguel egunetik hasita, ez da girorik falta izan. Sarekada eta Ze Esatek taldeek inguruko herri guztietako gazteak erakarri zituzten bariku gauean Arretxinagara, eta goizaldera arte iraun zuen martxak Aire Aireren erromeriagaz. Zapatuan, barriz, kirola izan zen lehen orduetako protagonista, mendi bizikleta martxako txirrindulariek Arnoate zirkuituko azken proba egin zuten-eta Arretxinagako inguruetan zehar. Arratsaldean, ostera, futboleko beteranoen triangeluarra jokatu zen Barroetan. Artibai, Mutriku eta Aurrera taldeen arteko lehian, etxekoak, Artibaikoak izan ziren nagusi, eta iluntzean hartu zuten saria jai batzordearen eskutik. Artibaikoak be, esker onez, oparitxoa egin zieten antolatzaileei. Pitxu, alkate Kalejiran ailegatu eta kalejiran joan ziren zapatu arratsaldeko Maskaradako protagonistak, eta tartean, musika, kantu, dantza, bertso, antzezpen, eta, batez be, alaitasuna utzi zuten. Markina-Xemein herria okupatu eta Xemein herria berreskuratu zuten umorez betetako matxinadaren bitartez. Gainera, Pitxu izendatu zuten alkate, eta ordenantza barriak be sortu zituzten. Besteak beste, jai paganoak ospatuko dira, eta herritarrek Karmengo iturritik irtengo duen ardoa eta patxarana edan ahalko dituzte. Maskaradak ikusleen barre eta txaloak eragin bazituen, [...]
Arretxinagako plaza bete-beteta egon da asteburuan. Eguen arratsaldean, umeak izan baziren nagusi, bariku gauean gazteak; zapatuan eta domekan adin guztietako jendea izan da ikuskizunak txalotu dituena. Jai alaiak espero zituen Arretxinagako Jai Batzordeak, eta horrelaxeak izan dira azkenean. San Miguel egunetik hasita, ez da girorik falta izan.
Sarekada eta Ze Esatek taldeek inguruko herri guztietako gazteak erakarri zituzten bariku gauean Arretxinagara, eta goizaldera arte iraun zuen martxak Aire Aireren erromeriagaz.
Zapatuan, barriz, kirola izan zen lehen orduetako protagonista, mendi bizikleta martxako txirrindulariek Arnoate zirkuituko azken proba egin zuten-eta Arretxinagako inguruetan zehar. Arratsaldean, ostera, futboleko beteranoen triangeluarra jokatu zen Barroetan. Artibai, Mutriku eta Aurrera taldeen arteko lehian, etxekoak, Artibaikoak izan ziren nagusi, eta iluntzean hartu zuten saria jai batzordearen eskutik. Artibaikoak be, esker onez, oparitxoa egin zieten antolatzaileei.
Pitxu, alkate
Kalejiran ailegatu eta kalejiran joan ziren zapatu arratsaldeko Maskaradako protagonistak, eta tartean, musika, kantu, dantza, bertso, antzezpen, eta, batez be, alaitasuna utzi zuten. Markina-Xemein herria okupatu eta Xemein herria berreskuratu zuten umorez betetako matxinadaren bitartez. Gainera, Pitxu izendatu zuten alkate, eta ordenantza barriak be sortu zituzten. Besteak beste, jai paganoak ospatuko dira, eta herritarrek Karmengo iturritik irtengo duen ardoa eta patxarana edan ahalko dituzte. Maskaradak ikusleen barre eta txaloak eragin bazituen, ondoren egon zen Paristik etorritako Street Dance hip hop dantzarien ikuskizunak aho zabalik utzi zuen publikoa. Gorputz osoa, era guztietara, mugitu zuten bi mutilek.
Hiru proba
Zapatuko antzera, domekan be jendez gainezka egon zen plaza. Goizean, tortilla lehiaketa egin zen, eta arratsaldean, ostera, trindoor saioa. Tortillen lehian Amets Azkaiturrieta eta Nati Basterretxea izan ziren onenak, trindoor lehian, barriz, VIP taldea: Felix Espilla, Igor Romero eta Nerea Amilibia. Alarabi triatloi taldearen eskutik egin zensaioan, arraunean, bizikletan eta korrikan aritu ziren hiru talde. Alarabi taldea bera izan zen lehenengoa 19 minutu 23segundoko denbora eginez; Zornotzako Xtreme taldekoek 17 minutu eta 42 segundo egin zituzten, eta Vip-ek 17 minutu eta 19 segundoko ikuskizun bikaina eskaini zuten.