Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak antolatzen duen negu parteko ludoteka zerbitzua martxan hasiko da Azaroaren 2an. Astelehenetik barikura egongo da zabalik 17:00etatik 20:00etara, eta 0-8 urte bitarteko umeentzako izango da. Ludoteka, Kultur Aretoan, b...
Markinako Gazte Asanbladak pala txapelketa antolatu du Markina-Xemein eta inguruko herritarrentzako. Teniseko pelotagaz jokatu da 35 tantura, eta partidak, azaro guztian jokatuko dira 19:00etatik aurrera. Finala, barriz, abenduaren 3an izango da. Parte...
Ondarroako Udalak herritarren parte hartze zuzena izan duten auzo eta kale batzarrak egin ditu, lehen bidar, aurreko asteetan, eta udalbatza «oso pozik» agertu dala lortutako emaitzagaz. «Lehen aldia izan da eta oso balorazio baikorra egiten dugu au...
Azaroaren 5ean ospatuko den Katu Baltz egunagaz lotuta, erakusleihoen lehiaketa egingo da aurten be. Parte hartu nahi dutenek biharko atondu behar dituzte erakuslehioak. Aurtengo Katu Baltz erakusleihoen lehiaketako gaia, herensugea izango da. Beraz, g...
Jazz eta Funky dantzak ikasteko aukera egongo da, azaroan, Akerbeltz gaztetxean. Ianire De Andresek emango ditu klaseak, baina egunak oraindik zehazteko daude. Hori dela eta, ikastaroaren egunak adosteko asmoz, batzarra egongo da barikuan, 18:00etan Ak...
Jabi Goitia Elordi Kabi hil zela hogei urte betetzen zirela eta, «berau izan zena gogora ekartzeko» egitarau berezia egin zen martitzen iluntzean haren omenezko monolitoaren aurrean. Kabi-ren senideei egokitu zitzaien ikurriña kentzearen ardura eta ...
Markina-Xemeingo parrokia lehen mailako kontzertuen agertoki bihurtuko da bihar, Izarbidean elkartearen eskutik. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak elkarte horren aldeko kontzertua eskainiko du, lehen aldiz, Markina-Xemeinen. Andres Orozko Estradaren zuzendaritzapean, jadanik erreferente bihurtu den Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Felix Mendelssohnen lanak eskainiko ditu, 20:00etan hasita. Bosgarren sinfoniagaz hasi, eta hirugarrenagaz amaituko da kontzertua. Tartean, gainera, orkestrarako estudio bi eskainiko dituzte Juan Navarro musikariak eta Sara Zufiaurrek, klarinete eta corno di basseto instrumentuekin. Helburua Kontzertuak helburu bikoitza dauka. Alde batetik, adimen urritasuna duten Markina-Xemeingo eta Etxebarriko haur, gazte eta helduak biltzen dituen Izarbidean elkarteak herritarrengandik jaso duen babesa eta laguntza eskertu nahi du. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, bere aldetik, elkartearen lana babesteaz gainera, Orkestra Herrietan programaren barruan kokatu du kontzertua. Bere musika emanaldia orkestra sinfoniko baten presentzia ohikoa ez duten herrietara eramatea helburu duen ekimenean, hain zuzen be. Taldeak 2002. urtean sortua, Izarbideanen helburu nagusia adimen urritasuna duten pertsonak gizarteratzea eta haiei aisialdirako aukerak eskaintzea da. Bide horretan, elkarteak izan duen lorpen handiena Eguneko Zentroa sortzea izan da: Topagunea. Adimen urriko haurren, gazteen eta helduen elkargune bilakatu den zentro horretan, hainbat jarduera egiten dituzte, boluntarioen laguntzagaz: besteak beste, arte-eskola, arte-terapia eta sukaldaritza ikastaroak. Topagunetik kanpora be hainbat jarduera antolatzen ditu elkarteak: ekinoterapia, txangoak… eta 2009. [...]
Zuriñe Gojenola eta Gaizka Likona lekeitiarrak etxera datoz fidantzapean. 10.000 euroko fidantza ordaindu beharko du Zuriñe Gojenolak eta 12.000 eurokoa Gaizka Likonak. Familiak fidantzak ordaintzen dabiltza eta gero epaitegitik pasatuko direla jakitera emon dute. Gaur arratsaldean edo bihar goizean geratu daitezke libre bi gazteak. Zuriñe Gojenola 2010eko ekainaren 10ean atxilotu zuten Erroman (Italia), Fermin Martinez eta Artzai Santestebanegaz batera, Segiko kide izatea egotzita. Erroman espetxeratuak izan ziren, urriaren 15an euroagindua onartu zutenera arte. Espainiaratu eta Auzitegi Nazionalaren esku utzi zituzten. “Erakunde terroristaren kide” izatea leporatzen zieten hirurei. Gojenolagaz batera atxilotutako bi gazteak joan den astean askatu zituzten. Bera, Madrileko Estremera kartzelan egon da. Gaizka Likona, 2010eko maiatzaren 6an atxilotu zuten Lapurdin beste hiru gaztegaz batera. Segi gazte mugimenduaren kontra egindako polizi operazioaren baitan egin zituzten atxiloketak. 2009ko azaroan, Espainiako Polizia eta Guardia Zibila lau gazteak atxilotzen saiatu zeEz zituzten etxean atzeman eta ordutik, Ipar Euskal Herrian bizi ziren, iheslari politiko moduan; bizitza erabat publikoa eta normala egiten zuten. 2010eko maiatzaren amaieran, lau gazteen kontrako euroaginduaren auzi saioa egin zen. Gaizka Likona Alcala Meco kartzelan egon da.
Txapela eta abarkak jantzi, makila hartu, eta Baserri Eguna ospatuko dute Etxebarriko gazteek, zapatuan. Egun osoko jaia izango da, asto eta guzti. Asto lasterketagaz hasiko dute eguna. Olaia aurretik irten eta Barinagako bidea hartuko dute astoek, eta bide gorri pareko bidekurutzean ezkerrera hartuta, Olaia parera bueltatuko dira. «Astoak, herriko baserrietan utzitakoak izango dira aurten be, era guztietakoak: zahar, gazte, handi eta txiki», zehaztu dute antolatzaileek. Lasterketa ondoren, trikipoteoa egingo dute asto eta guzti, eta 14:30ak aldera, bazkaltzera joango dira guztiak gazte lokalera. Aurreko urteetan, talde edo koadrila bakoitzak prestatu behar zuen bazkaria, baina aurten, gazte asanblada arduratuko da gisauaren prestaketagaz. «Halan, trikipoteoan talde guztiek parte hartu ahal izango dute», esan dute. Sabelak ondo beteta, jokoen txanda ailegatuko da. Hiru joko sorpresa egongo dira eta errekagaz eta simaurragaz zerikusia izango dutela aurreratu dute gazte asanbladakoek. Gainera, joko guztiak puntuagarraiak izango direla be azaldu dute, eta irabazteagaz gainera, beste gai batzuk be izango dituztela kontuan. Azken jokoa egin, eta jaiagaz amaitzeko, zozketa egingo dute. Saria be, baserri girokoa izango da: oilanda bat, untxia, eta baserriko dozena bat arraultsa. Aurtengo egitaraua joan den urteetan egon den antzekoa bada be, bosgarren Baserri Eguna beste modu batera antolatu dute oraingoan. Jaian parte hartu nahi dutenek [...]
Azaroaren 5eko Pantxoa eta Peioren, eta Azaroaren 12ko Ken7ren kontzertuetarako sarrerak salgai daude dagoeneko Zurrumurrun eta Kafe Antzokian bertan. Sarreren prezioa aurretik; 12 euro. Lehiatilan; 15 euro.
Urriko udalbatzaren bezperan Mutrikuko Udalak orain arteko ibilbidearen berri agertu zien herritarrei atzo Zabil kultur etxeko hitzaldi aretoan. Danetara, Udal lan taldeetan eta batzorde informatzaileetan burutzen ari diren lanaren berri jasotzera, hir...
Etorkizuna dantza taldeak ikasturte barria hasiko du azaroan. Bertan parte hartu nahi duenak, trinkete etxera joan behar du azaroaren 12an, 11:00etatik 13:00etara. Dantza taldean parte hartzeko baldintza bakarra sei urtetik gorakoa izatea da.
Guztira, 120 perretxiko mota desbardin batu dituzte aurten Aittitta txikik antolatutako Lekeitioko XX. Mikologia Jardunaldietan parte hartu zuten zaleek. Egin duen denbora kontuan edukita, emaitza ona izan da antolatzaileentzat. Zapatuan joan ziren Lek...
100 egun Udalean lanean egon ondoren, batzar informatzailea deitu du bihar arratsalderako Mutrikuko Udalak. Hitzordua Zabiel Kultur Etxean egin du, 19:00etan. Batzordez batzordeko balorazioa emango da ezagutzera.
Uraren teoria berria jardunaldia egingo du Debegesak azaroaren 10 eta 11n, Elgoibarren. Ibaien birsorkuntza eta birgaitzea izango da ardatz, eta ingurumen alorreko profesionalei zein ibai ekosisteman interesa dutenei dago zuzenduta dago. Azaroaren 7 ar...