Urrian egindako auzo batzarren balorazio “oso ona” egin du Udalak
Ondarroako Udalak herritarren parte hartze zuzena izan duten auzo eta kale batzarrak egin ditu, lehen bidar, aurreko asteetan, eta udalbatza «oso pozik» agertu dala lortutako emaitzagaz. «Lehen aldia izan da eta oso balorazio baikorra egiten dugu au...
Ondarroako Udalak herritarren parte hartze zuzena izan duten auzo eta kale batzarrak egin ditu, lehen bidar, aurreko asteetan, eta udalbatza «oso pozik» agertu dala lortutako emaitzagaz.
«Lehen aldia izan da eta oso balorazio baikorra egiten dugu auzo batzarretan izan den parte hartzeagaz, eta bertan jasotako ekarpenetaz», azaldu dute Udaletik.
Auzo batzarrak egin ostean, prozesu guzti honek auzoen bilguneagaz jarraituko duela gogora ekarri du Ondarroako Udalak.
«Auzo bilguneak, auzo batzar guztietan izandatu diren auzo bakoitzeko ordezkariekin, ordezkari politikoekin eta batzordeetakoekin osotuko dira, eta auzo bakoitzean, zein batzorde bakoitzean atera diren ekarpenen artean, gerora lehentasunak zehaztuko dira», gaineratu dute.