Plaka barria, ‘Kabi’-rentzat
Jabi Goitia Elordi Kabi hil zela hogei urte betetzen zirela eta, «berau izan zena gogora ekartzeko» egitarau berezia egin zen martitzen iluntzean haren omenezko monolitoaren aurrean. Kabi-ren senideei egokitu zitzaien ikurriña kentzearen ardura eta ...
Jabi Goitia Elordi Kabi hil zela hogei urte betetzen zirela eta, «berau izan zena gogora ekartzeko» egitarau berezia egin zen martitzen iluntzean haren omenezko monolitoaren aurrean. Kabi-ren senideei egokitu zitzaien ikurriña kentzearen ardura eta «emozioz beteta» bistaratu zuten oroimenezko plaka barria. Ekitaldiagaz amaitzeko lore eskaintza egin zen, eta hogei klabelin jarri zituzten lekeitiarraren monolito aurrean.