Jazz eta Funky dantzak ikasteko aukera egongo da, azaroan, Akerbeltz gaztetxean. Ianire De Andresek emango ditu klaseak, baina egunak oraindik zehazteko daude. Hori dela eta, ikastaroaren egunak adosteko asmoz, batzarra egongo da barikuan, 18:00etan Ak...
Jabi Goitia Elordi Kabi hil zela hogei urte betetzen zirela eta, «berau izan zena gogora ekartzeko» egitarau berezia egin zen martitzen iluntzean haren omenezko monolitoaren aurrean. Kabi-ren senideei egokitu zitzaien ikurriña kentzearen ardura eta ...
Markina-Xemeingo parrokia lehen mailako kontzertuen agertoki bihurtuko da bihar, Izarbidean elkartearen eskutik. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak elkarte horren aldeko kontzertua eskainiko du, lehen aldiz, Markina-Xemeinen. Andres Orozko Estradaren zuzendaritzapean, jadanik erreferente bihurtu den Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Felix Mendelssohnen lanak eskainiko ditu, 20:00etan hasita. Bosgarren sinfoniagaz hasi, eta hirugarrenagaz amaituko da kontzertua. Tartean, gainera, orkestrarako estudio bi eskainiko dituzte Juan Navarro musikariak eta Sara Zufiaurrek, klarinete eta corno di basseto instrumentuekin. Helburua Kontzertuak helburu bikoitza dauka. Alde batetik, adimen urritasuna duten Markina-Xemeingo eta Etxebarriko haur, gazte eta helduak biltzen dituen Izarbidean elkarteak herritarrengandik jaso duen babesa eta laguntza eskertu nahi du. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, bere aldetik, elkartearen lana babesteaz gainera, Orkestra Herrietan programaren barruan kokatu du kontzertua. Bere musika emanaldia orkestra sinfoniko baten presentzia ohikoa ez duten herrietara eramatea helburu duen ekimenean, hain zuzen be. Taldeak 2002. urtean sortua, Izarbideanen helburu nagusia adimen urritasuna duten pertsonak gizarteratzea eta haiei aisialdirako aukerak eskaintzea da. Bide horretan, elkarteak izan duen lorpen handiena Eguneko Zentroa sortzea izan da: Topagunea. Adimen urriko haurren, gazteen eta helduen elkargune bilakatu den zentro horretan, hainbat jarduera egiten dituzte, boluntarioen laguntzagaz: besteak beste, arte-eskola, arte-terapia eta sukaldaritza ikastaroak. Topagunetik kanpora be hainbat jarduera antolatzen ditu elkarteak: ekinoterapia, txangoak… eta 2009. [...]
Guztira, 120 perretxiko mota desbardin batu dituzte aurten Aittitta txikik antolatutako Lekeitioko XX. Mikologia Jardunaldietan parte hartu zuten zaleek. Egin duen denbora kontuan edukita, emaitza ona izan da antolatzaileentzat. Zapatuan joan ziren Lek...