Basurtoko ospitalera eroan arren, orduak egon da medikuak ikusi barik Iparragirre
Eguenerako zeukan hitzordua emonda Basurtoko ospitalean Ibon Iparragirre preso politikoak, baina azkanean atzo goizean eroan dute, «sukarra zuelako». Basauriko kartzelako medikuak Iparragirreren senideei jakin eragin zienez, 38,5eko sukarra zeukan atzo goizean, eta horregatik, Basurtoko ospitaleko inkefzio departamentura eroatea erabaki zuten. Bestalde, Iparragirrek berak esan zien familiakoei ez zekiela zergatik eroan behar zuten ospitalera, bera ez zela-eta konturatu sukarra zeukanik. Itxarongelan, eskuburdinekin 16:15ean ospitaleko aparteko gela batean zegoen oraindik Iparragirre, medikuak noiz hartuko. Eskuburdinekin eta eserita eduki zuten orduetan, eta hegal bateko mina izateaz kexatu zen behin eta barriro. Angelita Burgoa Iparragirreren amak ertzainei eskuburdinak kentzeko eskatu zienean, aparteko gelatik itxarongelara bidali zuten. 18:00etan zeuden batuta herritarrak atzo. Udaletxean egin zuten agerraldi jendetsua, Iparra askatu baldintzarik gabe, preso gaixoak kalera! lelopean. Beste behin, Iparragirreren berehalako askatasuna exijitu zuten, baldintzarik barikoa. Gogora ekarri zutenez, urte askoan dauka Iparragirrek gaixotasun sendaezina, baina 2010 urteko urtarrilean atxilotuz gero egin du bere osasun egoerak txarrera. Preso politikoaren osasun egoerak okerrera egitea «espetxeetan emoten den laguntza eza eta estatu espainolak ezartzen duen mendeku espetxe politikaren» ondoriotzat jo zuten, «tratamendu egoki baten faltan». Hori horrela, ulergaitzat jo zuten gaixotasun terminala sufritzen duen pertsona bati bizirauteko beharrezkoa duen tratamendua ukatzea. «Indar guztiagaz salatzen dugu mendeku politika hori heriotza politika bilakatzea». Politikariei [...]
Eguenerako zeukan hitzordua emonda Basurtoko ospitalean Ibon Iparragirre
preso politikoak, baina azkanean atzo goizean eroan dute, «sukarra
zuelako».
Basauriko kartzelako medikuak Iparragirreren senideei jakin eragin
zienez, 38,5eko sukarra zeukan atzo goizean, eta horregatik, Basurtoko
ospitaleko inkefzio departamentura eroatea erabaki zuten. Bestalde,
Iparragirrek berak esan zien familiakoei ez zekiela zergatik eroan
behar zuten ospitalera, bera ez zela-eta konturatu sukarra zeukanik.
Itxarongelan, eskuburdinekin
16:15ean ospitaleko aparteko gela batean zegoen oraindik Iparragirre, medikuak noiz
hartuko. Eskuburdinekin eta eserita eduki zuten orduetan, eta hegal bateko mina
izateaz kexatu zen behin eta barriro. Angelita Burgoa Iparragirreren amak ertzainei
eskuburdinak kentzeko eskatu zienean, aparteko gelatik itxarongelara bidali zuten.
18:00etan zeuden batuta herritarrak atzo. Udaletxean egin zuten agerraldi
jendetsua, Iparra askatu baldintzarik gabe, preso gaixoak kalera!
lelopean. Beste behin, Iparragirreren berehalako askatasuna exijitu
zuten, baldintzarik barikoa. Gogora ekarri zutenez, urte askoan dauka
Iparragirrek gaixotasun sendaezina, baina 2010 urteko urtarrilean
atxilotuz gero egin du bere osasun egoerak txarrera. Preso
politikoaren osasun egoerak okerrera egitea «espetxeetan emoten den
laguntza eza eta estatu espainolak ezartzen duen mendeku espetxe
politikaren» ondoriotzat jo zuten, «tratamendu egoki baten faltan».
Hori horrela, ulergaitzat jo zuten gaixotasun terminala sufritzen duen
pertsona bati bizirauteko beharrezkoa duen tratamendua ukatzea. «Indar
guztiagaz salatzen dugu mendeku politika hori heriotza politika
bilakatzea».
Politikariei zuzendutako berbarik ez zen falta. «Bizitzeko
eskubidearen errespetua eskatuz ahoa betetzen zaien politikari horiek
dira Ibonen kasuan eta gaixo dauden beste euskal preso politikoen
kasuetan, beste alde batera begiratzen dutenak», esan zuten.
«Hipokresiaz betetako diskurtso faltsuetatik aparteago», diskurtso
zaharrak gainditu eta gatazka politikoari konponbide demokratiko,
negoziatu eta eskubideen guztien errespetua eta aitortza lortzeko
konpromisoa eskatu zieten politikariei. «Aski da! Euskal Herria
gatazkaren konponbidea lortzeko pauso garrantzitsuak emoten ari den aro
berri honetan, Espaniako Gobernuak espetxe politika anker eta basatia
mantentzea ulergaitza izateaz gain, arduragabe jokatzea dela ozen
salatu nahi dugu».
Ekimenak asteburura begira
Zigorra beteta eta gaixo dauden euskal preso politiko guztien
kaleratzeagaz batera, Euskal Herrian alkartzeko urratsak ahalik eta
arinen emotea ezinbestekotzat jo zuten Iparragirreren alde batutakoek.
Horren bidetik, amnistiaren bidean «espetxe politika errepresiboa»
aldatzeko ordua ailegatu dela aldarrikatu zuten, «konponbideetara
mugiarazteko garai honetan». Horrenbestez, kartzelan gaixorik dauden
preso guztiak eta etxean, baina preso daudenak «ezelako baldintzarik
eta xantaiarik» barik askatzeko ordua dela adierazi zuten.
Hori guzti hori gauzatu dadin, euskal preso politikoen eskubideen
aldeko herri bilguneetan parte hartzeko gonbidapena egin zieten
herritarrei, «preso eta iheslari guztiak etxeratu arte, konpromisoak
bildu eta indar guztiak aktibatzearen garrantzia nabarmenduz. Gauzak
horrela, domekan –urriak 16–, 12:30ean, Alamedatik aterako den
mobilizazioan parte hartzeko deia egin zuten.
Domekan bertan, Iparra galdu baik plataformak deituta, giza kateak
egingo dira 12:00etan. Dongrenetik, Gaztetxetik eta Kamiñazpiko
parketik aterako dira, eta Alamedaraino joango dira, han
manifestazioaren hasieragaz bat egiteko. «Herritarrei bizi diren
zonaldeko giza katera joateko dei egiten diegu», azaldu zuten
plataformako kideek.
Zapatuan, bestalde, 12:00etatik 14:00etara, Iparragirreren egoeraren
inguruko irratsaio berezia egingo da Radixu Irratian, senide, mediku
eta plataformakoen parte hartzeagaz.
Senideek batzarra eduki dute Basauriko zuzendariagaz
Angelita Burgoa Iparragirreren ama eta Andoni Urkiza Iparra galdu baik
plataformako kidea herenegun egon ziren Basauriko zuzendariagaz
bilduta. Burgoak bere semearen osasunaz daukan kezka agertu zion
zuzendariari, eta hark erantzun zion eurak presoak zaintzeko daudela,
eta ondo zaintzen dutela Iparragirre. Etxeratzearen premia azalduta,
erabakia Espainiako Entzutegi Nazionalarena dela erantzun zien
zuzendariak, eta ospitalean ingresatzearena Osakidetzarena. Era
horretan, Iparragirre «bizitza normala» dagoela egiten esan zien.
Burgoak azaldu duenez, semea denbora luzean dago ahul.