Basurtoko ospitalean ingresatuta dago Ibon Iparragirre, birikiko infekzioagaz
Ibon Iparragirre preso politiko ondarrutarra ingresatuta geratu zen atzo, 20:00ak bueltan, Basurtoko ospitalean, birikian infekzioa atzemanda. Medikuek injekzioekin tratatuko dute, defentsak baxu edukita, tratamendu hori dela egokiena iritzita. Jado pabilioian dago ingresatuta Iparragirre, preso daudenentzako prestatutako pabilioian, hain zuzen be. “Nahikoa zurruna da, itxia da, eta han bakarrik pabilioiari dagozkion mediku eta erizainak ibiltzen dira, ez besterik. Burdinezko ate handi bat dago sarreran, eta sartzeko txirrina jo behar da”, azaldu du Angelita Burgoa Iparragirreren amak. Senideei ez zieten utzi atzo Iparragirre ikusten ertzainek, “gaurko bisiten kontua konponduko zela esanaz”. Halanda be, gaur goizean joan da Iparragirreren emaztea Basurtora, eta ertzainek ez diete utzi bisitarik egittn “paziente normala ez dela eta zeinek bisita dezakeen edo ez erabakitzea espetxe zuzendaritzari dagokiola” argudiatuta. Hori horrela, Alfontso Zenon abokatua joango da bazkalostean Iparragirre bisitatzera. Zapatuan, elkarretaratze isila Basurton Basurton ingresatuta geratu dela jakinda, zapaturako beste ekimen bat deitu du Iparra galdu baik plataformak. Joan den zapatuan Basaurin egin legez, oraingoan Basurtoko ospitalearen aurrean egin dute herritarrek hitzordua, Iparragirreren berehalako askatasun eskatzeko. Bi orduko elkarretaratzea izango da, 12:30etik 14:30era artekoa, isila eta lelorik barikoa. Zapatuan, barriz, 12:00etatik 14:00etara, Radixu Irratian irratsaio berezia egingo da Iparragirreren egoeraren gainean. Eta domekan, atzoko agerraldian iragarri legez, giza kateak [...]
Ibon Iparragirre preso politiko ondarrutarra ingresatuta geratu zen atzo, 20:00ak bueltan, Basurtoko ospitalean, birikian infekzioa atzemanda. Medikuek injekzioekin tratatuko dute, defentsak baxu edukita, tratamendu hori dela egokiena iritzita.
Jado pabilioian dago ingresatuta Iparragirre, preso daudenentzako prestatutako pabilioian, hain zuzen be. “Nahikoa zurruna da, itxia da, eta han bakarrik pabilioiari dagozkion mediku eta erizainak ibiltzen dira, ez besterik. Burdinezko ate handi bat dago sarreran, eta sartzeko txirrina jo behar da”, azaldu du Angelita Burgoa Iparragirreren amak. Senideei ez zieten utzi atzo Iparragirre ikusten ertzainek, “gaurko bisiten kontua konponduko zela esanaz”. Halanda be, gaur goizean joan da Iparragirreren emaztea Basurtora, eta ertzainek ez diete utzi bisitarik egittn “paziente normala ez dela eta zeinek bisita dezakeen edo ez erabakitzea espetxe zuzendaritzari dagokiola” argudiatuta.
Hori horrela, Alfontso Zenon abokatua joango da bazkalostean Iparragirre bisitatzera.
Zapatuan, elkarretaratze isila Basurton
Basurton ingresatuta geratu dela jakinda, zapaturako beste ekimen bat deitu du Iparra galdu baik plataformak. Joan den zapatuan Basaurin egin legez, oraingoan Basurtoko ospitalearen aurrean egin dute herritarrek hitzordua, Iparragirreren berehalako askatasun eskatzeko. Bi orduko elkarretaratzea izango da, 12:30etik 14:30era artekoa, isila eta lelorik barikoa. Zapatuan, barriz, 12:00etatik 14:00etara, Radixu Irratian irratsaio berezia egingo da Iparragirreren egoeraren gainean. Eta domekan, atzoko agerraldian iragarri legez, giza kateak 12:00etan eta manifestazioa egingo dira, azkan hori 12:30ean, Alamedatik urtenda.