Kamiseta baltza, Elkartasun Egunean
Kamiseta baltzak jantzita, asko izan dira, Markina-Xemeinek eta Etxebarriak batera egin duten estreinako Elkartasun Egunean parte hartu duten herritarrak. Bariku gauean hasi, eta zapatu goizaldera arte iraun zuten ekimenek, jarraipen handia eduki zuten. Hotz itzela zegoela eta, mantak eta txokolate beroa eduki zituzten, bariku gauean, Mikel Etxaburu ondarrutarraren Zu zara orain txoria poesia liburuaren emanaldira joan zirenek. Ondarrutarraren errezitaldiak, Ikerne Mendietaren ikuskisuna be ekarri zuen. Aireko uztaia erabiliz dantzan egin zuen lekeitiarrak ordu beteko ikuskizuna osotuz. Ekitaldi nagusia Elkartasun Eguneko ekitaldi nagusia baina, zapatuan egin zen Etxebarrian. Txalapartaren soinuekin hasi, eta Nahia Iparragirreren taldeak antzezpena eskaini zuen, oihal artean, udaletxe aurreko pilotara be igota. Etxebarriko Kantariek abesti bi kantatu ondoren, aurreskua egin eta lorak oparitu zitzaizkien herri bietako preso politikoen senideei ekitaldiari hasiera emonez. Etxebarrikoa amaituta, trikipoteoa egin zen Markina-Xemeinen, eta argazki erraldoia atera zuten parte hartzaile guztiek Bekobenta eskolan. Bertako jantokian bazkaldu zuten, eta bertan eduki zuten bai eta be , Ander Lipus aktore eta zuzendari markinarraren eta Joanes Etxebarria bertsolariaren eskutik, Erregea eta bufoia antzezlana. Barre algara nahikoa egin ondoren, Andrabanda Feministaren batukadara batu ziren Elkartasun Eguneko partaideak eta herritarrak. Giro ona jarri zuen taldeak kalerik kale, eta dantza giroa izan zen nagusi bai eta gaueko kontzertuetan be. [...]
Kamiseta baltzak jantzita, asko izan dira, Markina-Xemeinek eta Etxebarriak batera egin duten estreinako Elkartasun Egunean parte hartu duten herritarrak. Bariku gauean hasi, eta zapatu goizaldera arte iraun zuten ekimenek, jarraipen handia eduki zuten.
Hotz itzela zegoela eta, mantak eta txokolate beroa eduki zituzten, bariku gauean, Mikel Etxaburu ondarrutarraren Zu zara orain txoria poesia liburuaren emanaldira joan zirenek. Ondarrutarraren errezitaldiak, Ikerne Mendietaren ikuskisuna be ekarri zuen. Aireko uztaia erabiliz dantzan egin zuen lekeitiarrak ordu beteko ikuskizuna osotuz.
Ekitaldi nagusia
Elkartasun Eguneko ekitaldi nagusia baina, zapatuan egin zen Etxebarrian. Txalapartaren soinuekin hasi, eta Nahia Iparragirreren taldeak antzezpena eskaini zuen, oihal artean, udaletxe aurreko pilotara be igota. Etxebarriko Kantariek abesti bi kantatu ondoren, aurreskua egin eta lorak oparitu zitzaizkien herri bietako preso politikoen senideei ekitaldiari hasiera emonez.
Etxebarrikoa amaituta, trikipoteoa egin zen Markina-Xemeinen, eta argazki erraldoia atera zuten parte hartzaile guztiek Bekobenta eskolan. Bertako jantokian bazkaldu zuten, eta bertan eduki zuten bai eta be , Ander Lipus aktore eta zuzendari markinarraren eta Joanes Etxebarria bertsolariaren eskutik, Erregea eta bufoia antzezlana.
Barre algara nahikoa egin ondoren, Andrabanda Feministaren batukadara batu ziren Elkartasun Eguneko partaideak eta herritarrak. Giro ona jarri zuen taldeak kalerik kale, eta dantza giroa izan zen nagusi bai eta gaueko kontzertuetan be.
Zaloa Zenarruzabeitia, Estebe Gandiaga, Eneko Ostolaza eta Jose Ramon Foruria Foru, herri bietako preso politikoak gogoan eduki zituzten egun guztiko ekitaldietan. Eurenganako elkartasuna adieraztea izan zen eta, batez be, Elkartasun Egunaren helburua.