Juan Bidegainen 0,39 dokumental laburra hiru zinemalditarako eta Bazekiten fikziozko film laburra bi zinemalditarako aukeratu dute. Egilea «pozik» agertu da aukeraketekin. 0,39 oraingoxe zapatuan egongo da ikusgai: batetik, Grignyko zinemaldian eta b...
148 aparkaleku gehiago egongo dira epe motzean Kamiñazpin, Txomin Agirre ikastolaren azpian. Modu horretan, aparkalekuaren arazoari irtenbidea emon ahal izango dio Udalak gune horretan. Beharrak oso aurreratuta daude, eta azkanengo asteetan azkanengo ...
Lekittoko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak argazki lehiaketa antolatu du Euskal preso eta iheslariak etxera! gaia hartuta. Mezu hori zabalduko duen argazkia azaroaren 24a orduko aurkeztu beharko da Galarrenan. Taldean zein banaka aurkez daitezke argazkia...
100 egun Udalean lanean egon ondoren, batzar informatzailea deitu du bihar arratsalderako Mutrikuko Udalak. Hitzordua Zabiel Kultur Etxean egin du, 19:00etan. Batzordez batzordeko balorazioa emango da ezagutzera.
Uraren teoria berria jardunaldia egingo du Debegesak azaroaren 10 eta 11n, Elgoibarren. Ibaien birsorkuntza eta birgaitzea izango da ardatz, eta ingurumen alorreko profesionalei zein ibai ekosisteman interesa dutenei dago zuzenduta dago. Azaroaren 7 ar...
Liburutegien Eguna aitzaki, Peru Abarka lehiaketako album barria aurkeztu zuten astelehen iluntzean, udaletxean egindako ekitaldian. Aurtengo saridunek, Yolanda Arrieta idazleak eta Yolanda Mosquera ilustratzaileak, emon zuten ezagutzera aurtengo ipuin irabazlea, bakoitzak dakien erara: albumeko istorioaren atalak irakurri zituen Arrietak eta istorioa irudikatu zuen Mosquerak. Gauza barriak ikasi nahi dituen hegoaldeko nerabe baten istorioa kontatzen du ABCD berri bat ipuinak. Jakiteko gose da, baina bere herrian ez du gose hori asetzeko aukerarik. Orduan, iparraldera etortzeko aukera sortuko zaio, eta aukera horri baietz esango dio. Leku ezagun bat laga eta leku barri batera salto egingo du: iparraldeko aititaren etxera. Gazte etorkina, egoera barrira egokitzen joango da: egun barriaren esnaera, senide barriagaz topo egitea, leihoaz bestaldeko errealitatea eta iraganaren arteko talka, eta azkenik, onarpena. Proposamen poetikoa ABCD berri bat ez da ohiko ipuina. Ohiko istorio bat kontatzeko beste era bat aurkitu nahi izan zuen Yolanda Arrietak, eta halan, era poetikoan, sentiberatasuna, fantasia eta zirrara sortzen dituen ipuina sortu du. «Bi gela ditugu, oroimena eta irudimena, eta bi gela desberdin izan arren, lotuta daude. Hori kontuan hartu dut, kontu normal bat kontatzeko», azaldu zuen Arrietak. Bestalde, ipuina, isil-isilik edo altu, ozenki, irakurtzeko moduan idatzi duela be aitatu zuen Etxebarriko idazleak. Ilustrazioei dagokienez, pertsonaien momentu [...]