Udalak jendaurreko lehenengo agerraldia egin du
Urriko udalbatzaren bezperan Mutrikuko Udalak orain arteko ibilbidearen berri agertu zien herritarrei atzo Zabil kultur etxeko hitzaldi aretoan. Danetara, Udal lan taldeetan eta batzorde informatzaileetan burutzen ari diren lanaren berri jasotzera, hir...
Urriko udalbatzaren bezperan Mutrikuko Udalak orain arteko ibilbidearen berri agertu zien herritarrei atzo Zabil kultur etxeko hitzaldi aretoan.
Danetara, Udal lan taldeetan eta batzorde informatzaileetan burutzen ari diren lanaren berri jasotzera, hirurogeitamar bat lagun bildu ziren.
Mutrikuko udal gobernu berria osaten duten alkatea eta zinegotziek indarrean dauden lehen ehun egun igaro ondoren, orain arte egindako lanaren berri eman zuten, eta honen balorazioa «ona» izan dela nabarmendu zuten aho batez.
Horrez gain, Zabil kultur etxera hurbil zirenei, hurrengo lau urteetarako prozesuaren hasieran kokatuta, hemendik aurrera begirako lan ildoa eta egitasmoak zeintzuk izango diren ere azaldu zituzten agerraldian egon ziren zinegotziek eta alkateak.
Era berean, herritar eta eragile guztiak Mutrikuko Udalak osatutako udal-batzorde guztietan parte hartzera gonbidatu zituzten. «Horrekin batera, ekarpenak, proposamenak, zalantzak eta abarrak jasotzeko prozesuan parte hartzeko gonbitea egin diegu mutrikuar guztiei», azaldu dute Mutrikuko Udaletik.