Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak antolatzen duen negu parteko ludoteka zerbitzua martxan hasiko da Azaroaren 2an. Astelehenetik barikura egongo da zabalik 17:00etatik 20:00etara, eta 0-8 urte bitarteko umeentzako izango da. Ludoteka, Kultur Aretoan, b...
Markinako Gazte Asanbladak pala txapelketa antolatu du Markina-Xemein eta inguruko herritarrentzako. Teniseko pelotagaz jokatu da 35 tantura, eta partidak, azaro guztian jokatuko dira 19:00etatik aurrera. Finala, barriz, abenduaren 3an izango da. Parte...
Zuriñe Gojenola eta Gaizka Likona lekeitiarrak etxera datoz fidantzapean. 10.000 euroko fidantza ordaindu beharko du Zuriñe Gojenolak eta 12.000 eurokoa Gaizka Likonak. Familiak fidantzak ordaintzen dabiltza eta gero epaitegitik pasatuko direla jakitera emon dute. Gaur arratsaldean edo bihar goizean geratu daitezke libre bi gazteak. Zuriñe Gojenola 2010eko ekainaren 10ean atxilotu zuten Erroman (Italia), Fermin Martinez eta Artzai Santestebanegaz batera, Segiko kide izatea egotzita. Erroman espetxeratuak izan ziren, urriaren 15an euroagindua onartu zutenera arte. Espainiaratu eta Auzitegi Nazionalaren esku utzi zituzten. “Erakunde terroristaren kide” izatea leporatzen zieten hirurei. Gojenolagaz batera atxilotutako bi gazteak joan den astean askatu zituzten. Bera, Madrileko Estremera kartzelan egon da. Gaizka Likona, 2010eko maiatzaren 6an atxilotu zuten Lapurdin beste hiru gaztegaz batera. Segi gazte mugimenduaren kontra egindako polizi operazioaren baitan egin zituzten atxiloketak. 2009ko azaroan, Espainiako Polizia eta Guardia Zibila lau gazteak atxilotzen saiatu zeEz zituzten etxean atzeman eta ordutik, Ipar Euskal Herrian bizi ziren, iheslari politiko moduan; bizitza erabat publikoa eta normala egiten zuten. 2010eko maiatzaren amaieran, lau gazteen kontrako euroaginduaren auzi saioa egin zen. Gaizka Likona Alcala Meco kartzelan egon da.