Enpresek har ditzaketen forma juridikoak izango dituzte hizpide Fiskalitatea eta forma juridikoak ikastaroan eguaztenean, haien ezaugarriak, abantailak eta eragozpenak. «Ekintzaileei lagundu nahi zaie kasu bakoitzerako forma juridiko egokiena aukeratz...
Kirol elkarte eta enpresei dei egin die Mutrikuko Udaleko Kirol Batzordeak eguaztenean egingo den bileran parte har dezaten. Udalbatza aretoan izango da batzarra, 18:30ean . Kirol Batzordearen aurkezpen ekitaldia eginaz hasiko da bilera, eta gero, batz...
Artibairen garaipenagaz amaitu zen Artibai eta Berriatukoren arteko derbia. Talde bietako zaleek bete egin zuten Barroeta, eta derbietako giro ona izan zen nagusi. Partidu estua jokatu zuten eskualdeko bi taldeek. Berriatuko taldea indartsu hasi zen, eta bi aukera argi be eduki zituen lehen hamar minutuetan, baina, Ferro, Artibai taldeko atezainak saiestu zituen berriatuarren asmoak. Hortik aurrera, Artibaik hartu zuen baloiaren jabetza. Handa be, Markina-Xemeingo taldearen akats baten ondorioz, Berriatukoren gola ailegatu zen, 0 eta 1ekoa. Emaitza horregaz joan ziren talde biak atsedenaldira. Golaren bila Bigarren zatiko hasiera lehiatu lehiatua izan zen. Berriatuko taldeko aurrelariak ondo aritu ziren baina, defentsan sufritu zuen taldeak. Halan, Artibaik ezkerreko aldetik egindako jokaldian, partidua berdintzea lortu zuen Jon Ugartek goiko izkinatik gola sartuta. Berdinketaren ondoren, bateraeta bestera bultza eta bultza ibili ziren talde biak, kontraerasoan. Horrela, jokaldi nahasi batean 2 eta 1ekoa lortu zuen Artibai taldeak Iñaki Olivaren eskutik. Gol horrek erabakita utzi zuen partiduaren azken emaitza. Talde biek beste aukera batzuk be sortu zituzten arren ez zuten markagailura igotzerik lortu. Hori dela eta, partiduaren azkenerantz urduri jarri ziren Berriatukoak eta taldeko entrenatzaile Ibon Lopez kaleratu zuen epaileak. Zapatuko garaipenagaz egoera aldeko jarri zaio Artibai Taldeari.Zortzigarren jarri da sailkapen orokorrean 14 puntugaz. Berriatukok barriz, nahiz [...]
Urteko kirolari emakumea, urteko kirolari gizonezkoa, urteko kirol taldea eta aitamen berezia. Horrek lau sariok emotea erabaki du Udaleko Kirol Batzordeak azaroaren 9an egindako bileran. Hori zehaztuta, sariak emoteko prozedura martxan dago. Pertsona ...