Zaloaren aldeko kantu txapelketa, martxan
Zaloaren aldeko III. Kantu Txapelketa izango da azaroaren 26an, Etxebarriko udaletxean. Lehiaketa, urtero legez, Lea-Artibai mailakoa izango da. Banaka, binaka edo taldeka parte har dezakete Zaloaren aldeko kantu txapelketan abestera animatzen direnek;...
Zaloaren aldeko III. Kantu Txapelketa izango da azaroaren 26an, Etxebarriko udaletxean. Lehiaketa, urtero legez, Lea-Artibai mailakoa izango da.
Banaka, binaka edo taldeka parte har dezakete Zaloaren aldeko kantu txapelketan abestera animatzen direnek; gehienez be hogei laguneko taldean. A capella zein musika tresnen laguntzagaz aritu ahalko dira, eta bi kanta abestu beharko dituzte, euskaraz. Gainera, zuzendari barik konpondu beharko dira abesterako orduan, horrela erabaki dute-eta antolatzaileek aurtengo lehiaketarako jarri dituzten baldintzetan.
Izen-emotea zabalik
Izena emoteko epea zabalik dago eta horretarako telefono zenbaki batzuetara deitu behar da: 628-865 709ra edo 626-842 008ra. Izena emoteko azken eguna azaroaren 19a izango dela aurreratu dute.