Astelehenetik zapatura bitartean dator 34. Euskal Zine Bilera
Euskal Zine Bilerak astelehenetik zapatura eskainiko dituen lanak aurkeztu zituzten atzo, kultur etxeko Azkue aretoan, bileraren sortzaile eta zuzendari Benito Ansolak, Udaleko kultur zinegotzi Kepa Arruzak, eta kultur koordinatzaile Maite Garamendik. Egitarau ona lortu dutela azpimarratu zuten. Danetara euskaraz egindako 33 filme ikusi ahalko dira, 19:30etan hasita, Ikusgarri zineman. Bilera, Lehieketaz kanpo aurkeztutako lanen emanaldiagaz hasiko da, eta I. Benito Ansola Beketan saritutako lanekin amaitu. Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, azken egunerako utzi dute bai eta be, Alberto Santanak egindako The American Immigration Of Lucy Garatea, Ameriketara emigratu zuen emakume lekeitiar baten gaineko dokumentala, eta Aitzol Aramaiori egingo dioten omenaldia be itxiera ekitaldiagaz batera ailegatuko da. Halan, Ondarroako zinegilearen Terminal filma eskainiko dute, eta Aramaioren lagun den Kirmen Uribe idazlea bertan egongo dela aurreratu dute. Laguntzen murrizketa 34. bileraren berezitasuna, aurten, profesionalen lanak amateurrenak baino gehiago izan direla izan da. Eta, orokorrean, guztien maila nahiko ona dela adierazi dute antolatzaileek. «Amateurrak profesionalen herramintak hartu dituzte eta maila teknikoan bata eta bestearen arteko desberdintasunik ez dago. Beste maila batzutan nabari da profesionaltasuna: eskuan, kamara zelan mugitzen duten eta narrazioan. Esperientzia igarten da», azaldu du Kepa Arruzak. Parte hartzea eta maila mantentzen duten arren, krisiak be eragina izan du Euskal Zine Bileran. 60.000 [...]
Euskal Zine Bilerak astelehenetik zapatura eskainiko dituen lanak aurkeztu zituzten atzo, kultur etxeko Azkue aretoan, bileraren sortzaile eta zuzendari Benito Ansolak, Udaleko kultur zinegotzi Kepa Arruzak, eta kultur koordinatzaile Maite Garamendik. Egitarau ona lortu dutela azpimarratu zuten. Danetara euskaraz egindako 33 filme ikusi ahalko dira, 19:30etan hasita, Ikusgarri zineman. Bilera, Lehieketaz kanpo aurkeztutako lanen emanaldiagaz hasiko da, eta I. Benito Ansola Beketan saritutako lanekin amaitu. Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, azken egunerako utzi dute bai eta be, Alberto Santanak egindako The American Immigration Of Lucy Garatea, Ameriketara emigratu zuen emakume lekeitiar baten gaineko dokumentala, eta Aitzol Aramaiori egingo dioten omenaldia be itxiera ekitaldiagaz batera ailegatuko da. Halan, Ondarroako zinegilearen Terminal filma eskainiko dute, eta Aramaioren lagun den Kirmen Uribe idazlea bertan egongo dela aurreratu dute. Laguntzen murrizketa 34. bileraren berezitasuna, aurten, profesionalen lanak amateurrenak baino gehiago izan direla izan da. Eta, orokorrean, guztien maila nahiko ona dela adierazi dute antolatzaileek. «Amateurrak profesionalen herramintak hartu dituzte eta maila teknikoan bata eta bestearen arteko desberdintasunik ez dago. Beste maila batzutan nabari da profesionaltasuna: eskuan, kamara zelan mugitzen duten eta narrazioan. Esperientzia igarten da», azaldu du Kepa Arruzak. Parte hartzea eta maila mantentzen duten arren, krisiak be eragina izan du Euskal Zine Bileran. 60.000 euroko aurrekontua duen zinemaldiak murrizketak izan ditu laguntzetan. Hori dela eta, Topaguneak, Euskara elkarteen federazioak, ematen dituzten Benito Ansola Bekak bi urtetatik bi urtetara ateratzea erabaki dute. Horrela, aurten, iazko irabazleen lanak ikusiko dira, eta datorren urteko udaberrirantz oinarri barriak kaleratzea espero dute. Bestalde, Euskal Zine Bileraren garrantzia azpimarratu nahi izan du Benito Ansolak. Umoreagaz baliatuz, Lekeitioko zinemaldia onartua izateko Martin Scorsese eta Leonardo Di Caprio ekarri beharko dirala aitatu du. «Orain dela aste batzuk agertu zen zeintzuk zinemaldi ziren onartuak: Donostiakoak, Bilbokoak eta Basaurikoa be, eta Lekeitiokoa ez zuten aitatu be egiten», esan du. Ematen zaion balorazio txikiagaz bat etorri da bai eta be Lekeitioko kultur zinegotzia. «Egia da Lekeitioko zinemaldia ez dela behar den modura baloratzen. Munduan dagoen euskarazko zinamaldi bakarra da eta hori babestu egin behar da ondare modura», azpimarratu du Arruzak. Sari banaketa Acroindar, dantza akrobatikoak egiten dituen taldearen ikuskizuna tarteko, ETBko aurkezle Irantzu Mentxakak eta Idoia Jauregik gidatuko dute Euskal Zine Bileraren amaierako ekitaldia. Bertan emango dira, gainera, aurtengo sariak. 2011ko antzarrak zeinen esku geratuko diren erabaki dute: Iban del Campo errealizadoreak, eta Usoa Fullaondo eta Olaia Miranda EHUko Arte Ederretako irakasleak. Iaz bezala, 800 eta 1.600 euro bitarteko sariak daude.