Mutriku-Sasiola saihesbidearen aldeko konpromisoari lotuta jarraituko duela berretsi nahi izan du Mutrikuko Udalak. Horren harira, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera egitasmo hori aurrera atera dadin urratsak emango direla adierazi du. “Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak Departamentuko Azpiegituretako zuzendariarekin izandako harremanetan Udal honi jakinarazi zitzaion 2012 urtean, arrazoi ekonomikoak direla eta, ez zela hasiko Mutriku-Sasiola saiehsbidea, Gipuzkoako beste hainbat errepide proiektu bezala, baina astia izango zela aurrera begirako urratsei buruz hitz egiteko”. Hartu-eman horietan “ez zen ingurumenaren gaineko inolako arrazoirik eman, besteak beste, dagoeneko egina delako ingurumenaren gaineko azterketa”. Azken egunetako albisteen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aipatutako departamentuarekin harremanetan jarri da Mutrikuko Udala, eta Aldundiko ordezkariek adierazi dute Mutrikuko Udalarekin izandako elkarrizketari eusten diotela, eta etorkizunean izango dutela proiektu horri buruz hitz egiteko astia. Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere aldetik, Sasiolako egitasmoaren gainean daukan planteamendua zein den argi utzi nahi izan du ohar baten bitartez. Azaldu duenez, Bildu Gipuzkoako Foru Aldundira iritsi bezain laster ohartu zen erakundearen egoera ekonomikoa uste baino askoz larriagoa zela eta, horrez gain, aurreko agintariek ehunka milioiko gastua zekarten proiektuak hitzeman zituztela. “Zehazki bide azpiegituren kasuan ikusi genuen hamarnaka proiektu hitz eman zituztela, eta proiektu horien kostua 700 milioi euro baino gehiagokoa zela”. Foru Aldundiaren iritziz, [...]
Etorkizuneko Ondarroa irudikatzen saiatuko da Udala datozen hilabeteetan. 10.257.500 euroko aurrekontua aurkeztuta, eta hirigintzako inbertsioen kitapena egiten dagoenean, obra txikiei lehentasuna emongo zaiela argi daukate udal ordezkariek. Auzobatzar...