Gabonetan da Hitzarik egongo ez paperean ezta interneten ere. Urtarrilan 6an izango gara zuekin berriro ere.
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak profesionalei zuzendutako jardunaldiak antolatzen jarraituko du 2012 urtean, Ostiralak Debegesan izeneko ekimenaren baitan. Hartara, datorren urtarriletik aurrera eskainiko diren jardunaldien egute...
Gabon Saria zesta punta txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira bihar Markina-Xemeingo frontoi nagusian. Finalaurreko lehiatuak espero dira Uni frontoian. 18:00etan hasita, Txirtu-Ubilla eta Arbe-Gandiagak alde batetik eta Goitia-Salegi eta Alberdi-L...
Laguntasuna ematen dien 220 bazkideak omenduko ditu Xemein Abesbatzak bihar. Azken urteetako ohiturari jarraituz, euren omenez prestatutako ekitaldia esakiniko dute Mertzedeko Elizan. 20:15ean hasiko da kontzertu berezia, eta Xemein Abesbatzak emango d...
Gabonetan herri gehienetan hainbat ekitaldi antolatzen dira, baina herri askotan Udala izaten da agendako eragile nagusia; Aulestiri bizia, nagusiki, elkarteek emoten diote, eta hala aitortzen du bertako Udalak be
Pelikulak, emanaldiak, tailerrak eta lehiaketak. Era askotako ekimenak antolatu dituzte Gabonetarako Etxebarriko talde eta elkarteek. Nagusi zein ume, adin guztiek izango dute ondo pasatzeko aukera badute. Gaur bertan hasiko da martxan aurtengo argazki lehiaketa. Jaietako egun guztiak izango dituzte parte hartzaileek Etxebarriko argazki dotoreak ateratzeko. Azken eguna urtarrilaren 5a izango da, eta ordurako argazkiak atarata eduki beharko dituzte nagusiek eta txikiek. Everest Ohiko ekimenez gainera, datorren martitzenean emanaldi berezia egongo da gazte lokalean. Lehen euskaldunak Everesten bideoa emango dute, eta espedizio horretako parte izan zen Emilio Hernandok ekintza gogoangarriaren nondik norakoak jakitera emango ditu. Egitaraua Abenduak 23. Argazki Lehiaketaren hasiera. Kamerak jasotzeko lehen eguna, udaletxean. Abenduak 24. 16:30ean, Horton pelikula kultur aretoan. 18:00etan, Olentzerori ongi etorria eskola aurrean. Abenduak 25. 10:00etan Akarregira mendi irteera Olaia aurretik irtenda. pAbenduak 26tik 30era. 18:30etik 20:30era egunero, egurra lantzeko tailerrak gazte lokalean . Abenduak 27. 19:00etan gazte lokalean, Emilio Hernandoren eskutik Lehen euskaldunak Everest-en bideo emanaldia eta hitzaldia. Abenduak 28. 17:00etan kultur aretoan Marmaduke filma. Abenduak 29. 19:00etan kultur aretoan, Itsasoaren alaba helduentzako dokumentala. Ext kultur taldeak antolatua. Abenduak 31. 11:00etatik eguerdiraino puzgarriak frontoian . Urtarrilak 4. 17:00etan, Ice Age 3 pelikula kultur aretoan. 19:00etan, helduentzako dokumentala kultur aretoan. Urtarrilak 5. Argazki lehiaketaren azken [...]
Azkenean, Errege Magoak udaletxeko balkoira aterako dira aurten be. Halantxerik erabaki zen astelehen iluntzean egin zen Kultura Batzordean. Erdiko kaleko bizilagunek, aurten be, beste gauza batzuren artean, udaletxeko balkoira ateratzeko eskaria egin ...
Gabonetan da Hitzarik egongo ez paperean ezta interneten ere. Urtarrilan 6an izango gara zuekin berriro ere.
40 urtetik gorakoek esku pilotan jokatzeko aukera izango dute domekero. Iazko legez, aurten be martxan jarri dute VII. Trinketeko Esku Pilota Txapelketa. Urtero modura, helburua, helduen parte hartzea bultzatzea da. Lehiaketa binakakoa izango da, eta i...
Plaieroen lehen buelta jokatuko da zazpi egunetan Isuntzako hondartzan. Hogei taldek parte hartuko dute aurten. 09:30ean eta 10:30ean izango dira partiduak. Aurrebenjaminen bost talde, benjaminen bost, alebinen bost eta txikien bost lehiatuko dira aben...
Hondarroa 2011 urtekaria kalean dago. Kofradia Zaharrean egin zuen aurkezpena OHZk herenegun arratsaldean, aldizkarian parte hartu dutenen aurrean. OHZko Mari Kruz Lekunberri eta Naiara Arrizabalagak emon zieten ikus-entzuleei edukiaren barri. Aurten, ...
Gabonetako 3×3 Boleibol Txapelketa jokatuko da abenduaren 29 eta 30ean kiroldegian. 8 urtetik gorakoekk parte hartu dezakete. Dagoeneko martxan dago, aurtengo Boleibol Txapelketaren izen emotea. Urtero legez, herriko edozeinek parte hartu dezake h...
Adin guztietako mendexarrak batuta, etxerik etxe atarako dira abenduaren 24an eta hurrengo egunetan be egongo dira ekimenak
‘Egin dezagun bidea’ ekimenaren barruan antolatutako bertso afaria Mendibarren frontoian (Berriatua) egingo dute, abenduaren 29an
Euriak be ez zion hutsik egin Lekeitioko Santo Tomas azokari. Aterkia eskuan ibili ziren atzo bisitariak, baina, goiz osoan euria egin zuen arren, nahikoa jende hurreratu zen Independentzia plazako postuetara. Lehenengo orduak lasaiak izan ziren, eta batez be eguerdi partean batu zen jende gehiena. Goiztiarrenak, umeak. Azoka zabaltzeagaz batera animaliak eta postuak ikusten ibili ziren Lekeitioko eskoletako gaztetxoak. Danetara, salmenta zuzeneko 58 postu egon dira aurten plazan, euretako bederatzi fruta eta ortuari ekoizleenak. Atal horretako aurtengo mahairik onenaren saria, beste urte batez, Alejandro Arrieta Xemeingain markinarrarentzat izan da. Juan Mari Totorika Lea-Artibai Amankomunazgoko lehendakariak eta Lekeitioko alkate Maitane Larraurik osatu zuten epaimahaia eta, Amorotoko Pantxikale baserrikoen postua be gustatu zitzaien arren, azkenean Arrietarentzat izan zen 150 euroko saria. Jan edana aukeran Nekazaritza eta artisautza postuez gainera, Lea-Artibaiko etxabereek be izan zuten lekua azokan. Zaldi, behi, idi, hegazti, txarri eta untxiak egon ziren ikusgai, batez be umeen gozamenerako. Horretaz gainera, urtero legez, produktuak ikusi eta erosi eta zer edo zer hartzeko bilgune izaten da azoka. Horrela, Aittitta Txikikoen taberna, AEKren txosna eta herriko eskoletako postuek be arrakasta handia eduki zuten atzokoan. Plaza erdian egon zen, urtero legez, Isuntza Arraun Elkartearen txahala. Zozketako txartel ugari saldu zituzten, baina zorteduna 9.804 zenbakia duena [...]