Euskararen alde egindako beharraren aitortza
Lekeitioko lexikoa jaso, antolatu eta zabaltzen ibiltzen da Lekeitioko berbak lantaldea. Ixilean behar bikaina egiten du herriko ondarea dena mantentzeko. Hori dela eta, egindako beharra errekonozitu, goraipatu eta saritu dio Lekeitioko Resurreccion Ma...
Lekeitioko lexikoa jaso, antolatu eta zabaltzen ibiltzen da Lekeitioko berbak lantaldea. Ixilean behar bikaina egiten du herriko ondarea dena mantentzeko. Hori dela eta, egindako beharra errekonozitu, goraipatu eta saritu dio Lekeitioko Resurreccion Maria Azkue Ikastolak. Eurentzat izan da aurten, ikastolak ematen duen Azkue saria.
Euskararen Egunean eman zioten saria Lekeitioko berbak lantaldeari. Egindako lana goraipatu eta, ikastolako ikasleei talde horrek egindako lanaren barri eman zieten. Hori berori da sariaren helburua. 2004ko Euskararen Nazioarteko Egunean eman zuen ikastolak lehenengo Azkue Saria. Euskararen eta euskaraz bizitzearen alde aritzen diren pertsona zein taldeen lana errekonozitzea zen asmoa, eta ikasleei erakustea euskarak Lekeition duen atxekimendua eta babesa.